«Orkatz»: berrikuspenen arteko aldeak

5.827 bytes added ,  Duela 8 urte
ez dago edizio laburpenik
t (r2.7.2+) (robota Aldatua: en:Roe deer)
{{taxotaula automatikoa
| name = Orkatza
| status= LC
| image = Capreolus capreolus 2 Jojo.jpg
| image caption = Orkatz bikotea
| display_parents = 4
}}
'''Orkatza''' (''Capreolus capreolus'') ''ugaztun'' hausnarkaria da, [[Europa]] eta [[Asia]]ko "[[Cervidae]]" familiako txikiena dena<ref>{{erreferentzia|abizena= Mateos-Quesada |izena= P. |urtea= 2005 |izenburua= Corzo - Capreolus capreolus |bilduma= Enciclopedia Virtual de los Vertebrados Españoles}}</ref>. Helduek 76 zentimetroko altuera dute, eta pisua 15-30 kilogramokoa dute.
 
[[Iberiar penintsula]]n hiru azpiespezie deskribatu dituzte, beti ere [[mendi]] eta basoen barrena bizi direlarik. Duela 50 urte [[Irati]] inguruko basoetan baino geratzen ez zen arren, egoera hau zeharo aldatu da azken 20 urteotan. Hainbat herri hustutzea dela medio, abere-kopuruaren jaitsierak; duela urte dezente bere [[ehiza]] debekatzeak (gaur egun ez dago debekatuta, baina modu jasangarrian egiten da); [[otso]], [[hartz]] eta [[katamotz]]en ia presiorik ezak... eragin nabarmena izan dute gertaera honetan.
 
== Ikus, gaineraDeskribapena ==
Tamaina txikiko [[ungulatu]]a da orkatza, ardi baten antzekoa. Belarri handiak ditu, entzumen ona ematen diotenak, eta ikusmen eta usaimen onak. Ilajea marroi-grisaxka du, oharkabean pasatzeko egokia, eta urtean bi aldiz ileberritzen da. Atzeko hankak aurrekoekiko altxatuak izateak eta beste ungulatuek baino bizkarrezur makurragoa izateak erraztasunak ematen dizkio leku oztopotsuetan jauziak egiteko. Ingurune basotsuetan bizi denez, oso ondo datorkio ezaugarri hauek.
* [[Orkatzategi]]
 
Ez du [[buztan]]ik. Arrek gutxi adarkaturiko adajea dute, neguan aldatzen dutena; adar nagusi bat du, behealdean aurrera zuzenduriko punta batekin eta atzera zuzenduriko beste batekin, lehenengoa baino luzeagoa.
 
== Banaketa ==
Mundu mailan, orkatza Europan eta [[iparraldeko Asia]]n aurkitzen da, eta iparralderantz eta ekialderantz egin ahala gero eta banako handiagoak aurkitzen dira. Garai batean izan zuen beherakada eta gero, oraingo baldintzekin lehen galdutako lurraldeak birkolonizatzen ari da, eta baita berri batzuk ere gizakiaren laguntzarekin: honen adibide dira [[Leitzaran]]en, [[Pagoeta]]n, [[Aralar]]ren... egiten ari diren birpopulaketak. Naturalki ere zabaltzen ari da Euskal Herrian, [[Landak|Landetatik]] iparraldera; ekialdetik [[Pirinioak|Pirinioetara]]; eta mendebaldetik Araba, Bizkaia eta Nafarroara.
 
== Habitata ==
Orkatza baso [[hostogalkor]], dibertso, sastrakatsu, tartekaturiko zelai ugariko, eta errekasto ugarikoekin lotu izan da beti, baina denborarekin baldintza oso desberdinetako basoetara egokitu daitekeela ikusi da. [[Iberiar Penintsula]]n pagadietan, [[konifero]]en basoetan, [[harizti]]etan, [[artadi]]etan... aurkitzen da. Edozein baso egitura egokia izan daiteke orkatzarentzat. Halere hasieran deskribatutako basoak gehiago hautatzen dituzte, eta baso baten baliabide trofikoak ugariagoak direnean orkatz dentsitate handiagoak aurkitzen dira. Bestalde beren populazio-dinamikak ere mugatzen du dentsitatea, baliabideek dentsitate handiagoak baimendu arren, beren lurraldekoitasun eta beste portaeren ondorioz dentsitate baxuagoak aurkitzen dira.
 
== Elikadura ==
Landare-dibertsitate handia eskatzen duen [[belarjale]]a da. Bizi den ingurunearen arabera espezie desberdinak hautatuko ditu, baina beti ere, landareen zati elikagarrienak hautatzen ditu, beren heste laburrarekin ez baitio etekin handirik ateratzen jandakoari. Duen urdail-bolumen txikiak jatordu motzak eta sarri egitera behartzen du. Neguan, besterik ez dagoenean, zuhaitz-azalarekin, [[sasi]]ekin eta gutxi gehiagorekin moldatzen da, baina jarduera ere asko murrizten du.
 
== Ugalketa eta ontogenia ==
Eme kantitate alturik ezean eme bat hartuko du ar bakoitzak. Udarekin batera sartzen dira araldian eta maiatza inguruan jaiotzen dira. Tarte luze honen arrazoia atzeratutako ernaldia da. Estaltzea eman eta 15 egunera enbrioiaren garapena moteltzen da ia geratzeraino (oboinplantazio atzeratua) eta horrela mantentzen da urtarrila ingurura arte, horrela orkatzak kumeak neguan jaiotzea saihesten du. [[Gorteiatze]]a luzea izaten da, arra emearen atzetik korrika aritzen da emeak estaltzen uzten dion arte. Eme bakoitza orban zuriz betetako bi kumez erditzen da gehienetan.
 
Kumeak babesgabe jaiotzen dira, belar artean egoten dira amaren zain elikatzeko eta garbitzeko. [[Edoskitzaro]]ak hiru hilabete inguru irauten ditu eta 9-12 hilabeterekin amarengandik bereizten dira. Behin bereizita noraezean ibiliko dira bizileku berri bat aurkitu arte, emeek urte bete inguru pasa dezakete, eta gutxienez hiru urte arrek. 14 hilabeterekin lortzen dute heldutasun sexuala eta emeak adin honekin estalita gera daitezke, baina lurraldekoitasuna dela eta arrek beren lurraldea izan arte itxoin beharko dute gurutzatu ahal izateko. Bizi itxaropena 12 urteren bueltakoa da, luzeagoa emeetan arretan baino, bai espeziearen biologiagatik eta baita ehizaren presio txikiagoagatik ere. 19 urtera arteko emeak ikusi dira.
 
== Bizimodua ==
Animalia iheskorra da, beren entzumen eta usaimen finari esker azkar ohartzen da etsaiaren presentziaz eta zaunka egin dezake espeziekideak ohartarazteko. Normalean talde txikiak izaten dira, ama bere kumeekin eta batzuetan ar batekin. Ondorioz oso ohikoa da animalia bakartien presentzia, batez ere ar gazteena. Animalia lurraldekoia eta sedentarioa da. Azalera desberdinak betetzen dituzte dentsitate eta bizilekuaren arabera. Euskal Herrian 100 [[hektarea]]ko 3,7 banakokoak dira dentsitaterik altuenak, oso baxuak Europako beste hainbat lekurekin alderatuz, 100 hektareako 10-20 alekoak izan baitaitezke hauetan. Isileko ehiza eta beste belarjaleekin ([[orein]]ekin, [[ardi]]ekin...) duten lehia izan daitezke honen eragile.
 
== Espezieen arteko elkarrekintzak ==
[[Otso]]ak asko ehizatzen du orkatza, orkatzaren dentsitatea mugatzeraino batera bizi diren lekuetan. Azeria edo katamotza ere aipatzekoak dira erlazio nabaria baitute batera bizi diren lekutan. Beste ungulatuekin eta ganaduarekin duen lehia ere aipatu beharra dago, baina zailtasunik gabe garatu izan da orkatza urteetan zehar elkarbizitza honetan. Bestalde orkatzari eragiten dioten [[bizkarroi]] espezie desberdinak aurkitu dira.
 
== Erreferentziak ==
{{euskalnatura}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{commonskat|Capreolus capreolus}}
{{wikispecies|Capreolus_capreolus}}
 
[[Kategoria:Capreolinae]]
172.159

edits