Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
'''''Elementuak''''' ([[antzinako greziera]]z: Στοιχεῖα, ''/stoicheia/'') [[matematika]] eta [[geometria]] tratatu bat da, hamahiru liburuz osatua, [[K. a. III. mendea|Kristo aurreko 300 urte]] inguruan, [[Alexandria]]n, [[Euklides]] [[grezia]]r matematikariak idatzi zuena.
 
''Elementuak'' historian testu-liburuetako gehien jendarteratuenetariko batentzat hartua da eta bigarrena argitalpen kopuruetan [[Biblia]]ren ostean (1000 baino gehiago). Mende askotan zehar, [[quadrivium]]-a unibertsitateko ikasleen programaren barruan zegoen, eta testu hori ezagutzea eskatzen zen. Gaur egun ere, zenbait hezitzailek erabiltzen dute geometriaren oinarrizko hastapenerako.
 
K. a. 306. urtearen inguruan [[Ptolomeo I.a]] zen [[Egipto]]ko agintaria. Horrek Museoa zeritzon [[eskola]] edo institutu moduko bat sortu zuen eta bertan aritu zen Euklides matematika irakasten.
14.461

edits