«Estoizismo»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
'''Estoizismoa''' ([[greziera]]zko ''στωα'' hitzetik<ref>Jarraitzaileak ''stoa poikilé'' izeneko [[Atenasko agora]]ko ate batean biltzen baitziren.</ref>, "''[[estoa]]''") [[garai helenistiko]]an garatu ziren eskola [[filosofia|filosofikoetako]] bat da, [[eszeptizismo]]arekin eta [[Epikuro]]k sortutako eskolarekin batera. Estoizismoaren jarraitzaileei '''estoiko''' deritze. [[Etika]]n eragin handiko joera filosofikoa izan da. [[K. a. III. mendea]]n abiatu zen [[Zenon Zitiokoa]]ren eskutik eta bere eragina zabala izan zen III. mendera arte, sei mendetan zehar. [[Erromako inperio]]an garrantzi handia izan zuten [[Luzio Anneo Seneka|Seneka]] eta [[Marko Aurelio]] filosofia horren jarraitzaileak izan ziren. Halaber, filosofia modernoan ere zabaldu da pentsaera estoikoa <ref>Estoikoek [[Kant]], [[Spinoza]] eta [[Rousseau]] filosofoengan eragina izan zutela baieztatu da. Ikus, {{es}} Marcelo D. Boeri: [http://books.google.es/books?id=xu-cnZ8GXH8C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Los estoicos antiguos], 16. orrialdea.</ref>. [[Gizarte]]an zorigaitza eta ezbeharrak etsipenez onartzen duen bizitza-jarrera gisa ere ulertzen da <ref>{{es}} Juan Berraondo: [http://books.google.es/books?id=Ed9tmSeT7j4C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false El estoicismo], 9. orrialdea.</ref>. Estoizismoaren pentsaeraren arrastoak egun gizarteak ekintzak eta gertaerak zentzutasunez eta jakinduriaz baloratzeko moduan ere hauteman daitezke<ref>Estatu Batuetako Armadako James Stockdale almiranteak Vietnamgo gerran preso izan zelarik, eta oro har bere bizitzan, [[Epikteto]]ren irakaspenek eman zioten laguntzaren berri eman zuen: {{en}} [http://books.google.es/books?id=OoTkW8YQciQC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Thoughts of a philosophical fighter pilot], Hoover Institution Press, Stanford University, 1995.</ref><ref>Arestian aipaturiko etsipen jarrera, esaterako, estoikoek defendatzen zuten munduaren behartasunean oinarritzen da.</ref><ref>{{es}} Nicolas Abbagnano: ''Historia de la filosofía''. 168-181 orrialdeak.</ref>.
 
Zenon Zitiokoa (K.a. 335-264) filosofoak Atenasen sortu zuen eskola honen arabera, eta epikuroek uste ez bezala, jainkozko plan bat dago unibertsorako. Unibertsoak aurrez definituriko xede unibertsal bat duela diote, eta gizakia horren barruan sartzen dela. Xedea aldaezina eta ez-malgua da, eta pertsona bertutetsuak horretara egokitu behar du, hori baita zoriontsu izateko modu bakarra. Bestetik, estoikoak kosmopolitak dira, pertsonen arteko anaitasun unibertsala aldarrikatzen dute eta herrialdeen arteko mugak ezabatzearen alde daude.