Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atal berria:
Atal berria:
4. lerroa:
 
Kaixo Aitor. [[Konstantinopolis]] aldatu duzu eta [[Konstantinopla]] ipini, Euskaltzaindiaren araua erreferentzian adieraziz. Arrazoia duzu, baina bada aurreko arau bat (147: [http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0147.pdf http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0147.pdf]) Konstantinopolis ezartzen duena (eta bertako herritarra ''konstantinopolistar''). 162. araua egungo toponimia arautzen du, eta ez antzinakoa. Hortaz, kontraesan txiki bat dago, baina garrantzitsuena zera da: egungo toponimia 162. araua eta antzinakoa 147. Nik Konstantinopolis utziko nuke, beste informazio zehatzagorik izan ezean. Zer iruditzen? --[[Lankide:Josugoni|josugoni]] <small>([[Lankide Eztabaida:Josugoni|erantzun hemen]])</small> 21:10, 31 maiatza 2012 (UTC)
 
== Hiztegi Batuan ''h.'' («hobeto») marka dutenak ==
 
Kaixo, Aitor. Ikusi dut Hiztegi Batuan ''h.'' («hobeto») marka duten hainbat hitz ari zarela aldatzen. Aldaketa horiek ez daude gaizki eginak, baina, gure entziklopedia honen gaur egungo egoera zein den ikusita, premia larriagokoa litzateke ''e.'' («erabili») marka dutenak zuzentzea. Izan ere, ''h.'' marka dutenak euskara batuan berez ez daude gaizki (marka horren atzean, Euskaltzaindiaren arrazonamendu hau dago: «ezkerreko hitz hori ondo dago, baina euskara batuan hobe da eskuineko hau erabiltzea»); ''e.'' marka dutenak, berriz, baztertzekoak dira euskara batuan (marka horren atzean, Euskaltzaindiaren arrazonamendu hau dago: «ezkerreko hitz hori baztertzekoa da euskara batuan, eta erabil bedi eskuineko hau»). Ondo izan, eta eutsi goiari. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2012-06-06, 18:44 ([[Eguzki ordu|Eguzk.]])