Igaraba arrunt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
38. lerroa:
 
==Habitata==
[[File:Empreintes de loutres.jpg|thumb|upright=0.75|right|Arrastoa ibai ertzean]]
 
Igaraba ekosistema urtarretako espeziea da, eta kostatik goi-mendietaraino banatzen da. Habitat naturalen artean ibaiak, arroak, lakuak, padurak eta uraren presentziadun ia edozein leku erabiltzen ditu. Ondorioz, urtegietan ere ager daitezke, eta baita ubidetan , putzuetan, golf-zelaitako lakuetan eta beste ingurune artifizial askotan ere. Urtegiak, eta ibai eta arroak konbinatzen ditu lehenengoan janaria eskuratuz eta besteetan ezkutalekua. Bere habitat-hautaketari buruzko ikerketek faktore garrantzitsuenak elikagaien eskuragarritasuna (horretarako uraren presentzia) eta ezkutalekuen presentzia direla esaten dute. Landarediaren presentzia ez da beharrezkoa ezkutaleku askoko ingurutan edo harrapakinen presentzia mugatzen ez duenean, bestalde ezkutaleku gutxiko ingurunetan landaredi-estaldura dentsoa oso garrantzitsua da igarabarentzat. Inguru itsastarretan berriz beharrezkoa izango da ibai edo arroren baten bokalearen presentzia gorputzetik gesala garbitu ahal izateko (Ruiz-Olmo, 2007).