Euskal Rock Erradikala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
10. lerroa:
[[Fitxategi:Zarama.jpg|300px|right|thumb|[[Zarama]] [[Irun]]en (1986).]]
=== Sorrera ===
Rock Radikal Vasco delakoa etiketa bat balitz bezala agertu baino lehen, [[Euskal Herria]]n bazen kutsu erradikaleko rocka, nahiz eta, oro har, bide laburrekoa eta diskografia aldetik eragin gutxikoa izan. [[1977]]an hasi ziren lehen punk-rock taldeak sortzen gurean, nagusiki [[Ingalaterra]]tik zetozen doinuei jarraiki. Geografia osoan sakabanaturik zeuden, oso baliabide eskasak zituzten, eta emaitzak ere horrelakoxeak izan ziren. [[Punk]]aren filosofiari loturik, musika egiteko ez zegoen instrumentu bat jotzen jakin beharrik, eta laster batean sortzen (eta desegiten) ziren hastapenetako talde haiek: [[Odio]], [[Basura]], [[Vulpess]], [[Optalidon]], [[Cirrosis]] edo Doble O (gerora [[RIP (musika taldea)|RIP]] izango zena) izan ziren talde aitzindarietako batzuk. Horrela, 80ko hamarkadaren hasieran sortu eta sendotzen hasi zirenetatik, honako talde hauek egin zuten aurrera: [[Araba]]n, [[Hertzainak]] eta [[La Polla Records]]; [[Bizkaia]]n, [[Zarama]], [[MCD]] eta [[Eskorbuto]]; [[Iruñea]]n, [[Barricada]]; [[Gipuzkoa]]n, RIP, [[Kortatu]], [[Vómito]], [[BAP!!|Bap!!]]... [[Ipar Euskal Herria]]n, berriz, RRVk apenas izan zuen eraginik.
 
RRV ez zen bere kabuz sortutako mugimendu bat izan, edo, behintzat, ez zen musika taldeek beraiek kontzienteki sortutakoa izan. Izan ere, urte luzeetan zeresana eman zuen etiketaren sortzaileetako bat, lehendabizikoz jendaurrean aipatu zuena, Jose Mari Blasco kazetaria izan zen, garai hartan [[Soñua]] diskoetxean zebilena eta [[La Polla Records]] taldearen managerra. [[1983]]ko [[urriaren 16]]an, ''Egin'' egunkariak musikari eskainitako Plaka-Klik orrietan idatziriko artikulu batean erabili zuen izena, estreinakoz. Hona hemen gaztelaniaz idatzitako testu haren pasartea, Koldo Otamendik euskaratuta:
{{aipua|Nahi izan edo ez izan, Euskal Rock Erradikala jada errealitate bat da, eta horren barruan ez dira soilik aurretiaz aipaturiko taldeak biltzen, horiek izan arren esanguratsuenak, baizik eta askoz talde gehiago.}}
 
Artikulu hori argitaratu eta berehala, [[NATO]]ren eta zentral nuklearren kontrako jaialdi ikusgarri bat egin zuten [[Tutera]]n ([[Nafarroa]]), eta RRV zeritzon haren adierazgarri garbia izan zen. [[1983]]ko [[urriaren 22]]ko jaialdi hartan, ordura arte sakabanatu samar zebilen makina bat talde esanguratsuk (Barricada, Zarama, Eskorbuto, Hertzainak, La Polla Records, RIP, Basura...) bat egin zuten, musikalki zein filosofikoki, [[NATO]]ren, [[inperialismo]]aren, [[energia nuklearra]]ren eta, funtsean, ezarritako gizarte ereduaren kontrako jarrera agertzeko. Kaleetan ernaltzen ari zen, eta, gehienbat, musikaren bitartez bideratzen ari zen mugimendu baten izozmendiaren muturra erakutsi zuen Tuterako kontzertuak.
 
Blascorekin batera, Marino eta Patxi Goñi anaiak izan ziren RRVren asmatzaile eta bultzatzaile nagusiak. Urte haietan Soñua diskoetxean zebiltzan, eta egun [[GOR Diskak|Gor]] zigiluan ari dira. Manifestu bat idatzi zuten, eta zaku hartan sartu zituzten une hartan giro berean mugitzen ziren talde horiek guztiak. Talde askok ez zuten bat egin ezarritako etiketarekin, baina beste batzuek ordea, hura onartu eta erabili egin zuten. Nahi eta nahi ez, hura onartu edo haren kontra egon, RRVk zer esan ugari eman zuen.