Kolonialismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
7. lerroa:
[[XV. mendea]]ren hondarraz gero, [[Esplorazioen Aroa|aurkikuntza geografikoekin]] batera munduko mapa zabaldu egin zen. Ordudanik, europarrak beste kontinenteez interesatzen hasi ziren, lurralde birjinak eta aberastasun ezezagunak baitzituzten hauek. Lau mende iraun zuen kolonizazioaren hasiera izan zen eta ia mundu osoa Europaren mendean jarri zuena.
 
Lurralde berrietako baliabide naturalak ustiatzea ([[kafe]]a, [[kakao]]a, [[azukre]]a, [[kotoi]]a, meatzeak, etab.), nazio kolonizatzaileen lehia espantsionista eta [[Kontrarreforma]]k bideratu zuen izpiritu misiolaria erabakigarriak izan ziren kolonizatze-prozesuan. Gerora, batez ere [[industrializazioa]]ren garaian hasita, kolonietako lehengaien beharra izan zen nagusi. Nazio kolonizatzaile aitzindarien artean [[Espainia]] ([[ErtamerikaErdialdeko Amerika]] eta [[Hegoamerika]]), [[Portugal]] ([[Brasil]]), [[Britainia Handia]] eta [[Frantzia]] ([[Iparramerika]]) nabarmentzen dira. Ameriketako koloniek askatasuna lortu zutenean, beste kontinente guztiak helburu komertzial eta politikoekin esploratu zituzten, [[Asia]] eta [[Afrika]] batez ere.
 
Espainiak eta Portugalek XV. eta XVI. mendeetan ekin zioten kolonizazioari hurrenez hurren. Denbo¬arekin, Portugalen botere-eremua Brasildik [[India]], [[Indonesia]]ko Espezieen irlak eta Asiako kostaldeetaraino hedatu zen. Espainiar konkistatzaileek Amerikako oso lurralde zabalak okupatu zituzten, bide batez beren hizkuntza eta kultura txertatuz.