Zuzenbide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Cristianini(r)en 2963098 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
5. lerroa:
Pertsona baten bizitzan present dago une oro zuzenbidea: jaiotzatik (eta umekia denetik zuzenbide zenbaitetan) eta hil ondoren, pertsona gisa banakoak dituen [[eskubide]]ak eta besteekiko betebeharrak zehaztu, pertsonaren ondasunen jabetza ziurtatu eta bermatu, [[kontratu]]en bitartez beste pertsonekin dituen harreman ekonomikoetarako egitura bat definitu arlo honetan izan daitezkeen gatazkak bideratzeko, pertsona batek beste pertsona bati egindako kalte eta erasoen arduraduna izendatu eta horri ordaina eta [[zigor]]ra eskatu eta [[estatu]]arekiko harremanak eratu egiten ditu. Pertsona banakoaz haraindi, zuzenbideak gizarte-ordenaren ongizatea eta segurtasuna legez zaindu ere egiten du. [[Erakunde]] eta [[herrialde]]en arteko harremanak ere arautzen ditu. Zuzenbideari buruzkoa den guztia ''juridikoa'' dela esaten da; horrela zuzenbideak gatazka juridikoak ebatzi eta ordena juridikoa ezartzen duela esaten da.
 
Zuzenbidea osatzen duten arau multzoan hierarkia dago. Herrialde bateko [[konstituzio]]ak, maila gorenean, herrialdeko printzipio nagusiak eta bertako hiritarren oinarrizko eskubideak zehazten ditu. Konstituzio honi jarraiki, maila ezberdinetako [[lege]]ak jaulkitzen dira, herrialde bateko legebiltzar edo [[parlamentu]]ak onartutakoak lehenik eta [[gobernu]]ak lege horiek garatuz eta putak jarris zehaztuz ezartzen dituen bestelako arauak bigarren maila batean. Azkenik, pertsona ezberdinen artean hitzartu eta sinatzen diren [[kontratu]]ak ere bete egin behar dira, baina horietan ezin da legearen aurka ezer adostu. Une jakin batean indarrean dagoen arau juridikoen multzoa [[ordenamendu juridiko]]a da.
 
Beste alde batetik, arau horiek jalgi eta betearazten dituzten instituzio eta erakundeak ere sortzen ditu zuzenbideak. Horrela, [[epaile]]ek arauen aplikazioa eta interpretazioa eginez, hiritarren artean sortzen diren gatazkak ebatzi eta pertsonen eskubideak baieztatzen dituzte, horiek urratuak izan direnean, [[epai]]a emanez. Pertsona batek legea hautsi duela frogatzen bada, epaileak horri zigorra jarri ([[gartzela]]-zigorrak, kasu batzuetan; herrialde zenbaitetan, baita [[heriotza zigor]]ra ere) edo bestelako neurriak hartzen ditu, legean oinarrituz betiere. Epaileen aurrean pertsonak ordezkatu eta hauen interesak aldezten dituzten pertsonak [[abokatu]]ak dira. Epaileengana iritsi gabe, hiritarrekin duen harremanetan [[administrazio publiko]]aren egintza ere zuzenbidean oinarritzen da eta hiritarren babeserako baliabide anitz eskaintzen ditu, erreklamazio eta [[helegite]]en bitartez. [[Polizia]] [[ordena publiko]]a zaindu eta pertsonen eskubideak bermatzeko dago, legea hausten dituztenak epaileen esku utziz.