Araka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
8. lerroa:
1964 arte nekazaritzarako erabiltzen ziren Arakako lurrak. Urte hartan lursailak desjabetu egin ziren base militarra egiteko. Bertako ''Centro de Instrucción de Reclutas nº11'' delakoan 4.000 soldadu aldi berean bizi izan dira.
 
== Arakaren berrerabilera ==
== Auto-zirkuitoa egiteko proiektua ==
Arakari beste erabilera bat emateko hainbat proiektu egon dira, besteak beste, parke tematiko bat eta auto-zirkuitu bat.
 
=== Parke tematikoa egiteko proiektua ===
[[Unidad Alavesa]] alderdiak ''Biopolis'' izeneko ingurumenaren parke tematiko bat sustatu nahi izan zuen 1998-1999an. Proiektuak ez zuen finantzazio pribaturik lortu<ref>{{es}} [http://elpais.com/diario/2001/10/02/paisvasco/1002051601_850215.html "Alonso desiste de construir el parque temático medioambiental en Vitoria"] (El País, 2001-10-2)</ref>.
 
=== Auto-zirkuitoa egiteko proiektua ===
[[EAJ]] alderdiak sustatuta, [[Gasteiz]]ko hainbat enpresaburuk erabilera militarreko lur sail horien zati bat (300 hektarea) [[Espainiako Defentsa Ministerioa]]ri erosi nahi izan zizkioten [[Arakamendi zirkuitua|Arakamendi]] erabilera anitzeko zirkuitua han eraikitzeko<ref>{{eu}} [http://www.circuitoarakamendi.com/index_eu.php Arakamendi zirkuitua]</ref>. Araka [[Miñao]]ko [[Arabako Teknologia Parkea|Arabako Teknologia Parketik]], eta hortaz [[Epsilon Euskadi]]ren automobilgintza zentrotik, gertu dago. Zirkuitua eraikiz, Gasteiz inguruko automobilgintzaren sektoreari bultzada bat eman eta [[Euskadi]]ko ezaugarri horietako lehen zirkuitua eraiki nahi zen. [[Gasteiz]]ek, adibidez, automobilgintzarekin lotutako enpresa sendoak ditu, hala nola [[Mercedes-Benz]] autoen eta [[Michelin]] pneumatikoen lantegiak. Zirkuitua egiteko helburuen artean, nazioarteko txapelketak egiteko zirkuitu homologatua izatea, teknikariak eta pilotuak hezitzea, bide-segurtasun ikastaroak irakastea eta sektorearekin lotutako industria-gunea sustatzea zeuden.