Rainer Maria Rilke: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
24. lerroa:
 
=== 1897-1902 ===
[[1897]]an, Munichen, maite harreman kartsua hasi zuen [[Lou Andreas-Salome]]rekin. Emakume hau [[Friedrich Nietzsche]]ren maitale ohia, ezkondua eta Rilke baino hamalau urte zaharragoa zen. Banandu ostean ere, poetaren lagun mina izaten jarraitu zuen, hau [[1926]]an hil zen arte. [[1912]] eta [[1913]]an Lou Andreas-Salome [[Sigmund Freud]]en ikaslea izan zenez gero, haren bidez Rilkek [[psikoanalisia]]ren berri izan zuen.
 
[[1898]]an [[Italia]]tik zehar bidaiatu zuen. Hurrengo urtean [[Errusia]]n egon zen eta [[Mosku]]n [[Leo Tolstoi]] ezagutu zuen. Urte haietan ''Das Stundenbuch'' (''Orduen liburua'') idazten jardun zuen. [[1900]] urtean Rilke [[Bremen]] inguruko [[Worpswede]]ko artista kolonian bizitzen hasi zen. Han [[Clara Westhoff]] eskultorea ezagutu zuen eta hurrengo urtean harekin ezkondu zen. Ruth alaba [[1901]]eko abenduan jaio zen. Hala ere, hilabete batzuen buruan, [[1902]]ko udan, Rilkek familia utzi zuen Parisera joateko<ref>[http://picture-poems.com/rilke/rilkebio.html Rainer Maria Rilke] Picture-poems.com</ref>. Poetak ezin izan zuen inoiz erdi mailako etxe bateko bizimodua jasan.
 
[[Fitxategi:Paula Modersohn-Becker 016.jpg|thumbnail|left|Paula Modersohn-Beckerrek 1906an egindako Rilkeren erretratua]]
 
=== 1902-1910 ===
Parisko egonaldiaren hasiera gogorra egin zitzaion arren, bertako artista eta intelektualekin izan zuen harremanak gogoa piztu zion. [[Auguste Rodin]]en eskulturek eta [[Paul Cézanne]]ren margoek izugarri gustatu zitzaizkion. Europa osoan zehar bidaiatzen jarraitu bazuen ere, Paris bere munduaren erdigune bihurtu zen. Aro honetako lanik garrantzitsuenak ''Neue Gedichte'' (1907), ''Der neuen Gedichte anderer Teil'' (1908), ''Réquiem'' (1909) eta ''Die Aufzeichnungen des Malte Laurids Brigge'' (1904-1910, autobiografia kutsu handikoa) dira.