Arthur C. Clarke: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
Sir '''Arthur Charles Clarke''' (Minehead, [[Somerset]], [[Ingalaterra]], 1917ko abenduaren 16a - [[Colombo]], [[Sri Lanka]], 2008ko martxoaren 19a) [[zientzia-fikzio]] generoko idazlea eta asmatzailea izan zen. Haren lan ezagunena da ''2001: espazioko odisea'' (jatorrizko izenburua, ingelesez: ''2001: A Space Odyssey''). Izan ere, [[Stanley Kubrick]] zinemagile famatuarekin batera idatzitako gidoia film arrakastatsu bihurtu zen. [[Robert A. Heinlein]] eta [[Isaac Asimov]] idazleekin batera, sarritan zientzia-fikzioaren ''hiru handien taldea'' (''Big Three'') izenaz ezaguna den multzoan aipatzen dute.
 
== BizitaBizitza ==
 
1937 eta 1945 bitartean, hainbat fanzinetan idatzi laburrak argitaratu zituen. 1948 urtean BBC irrati-telebista katearen lehiaketa batentzat idatzi zuen bere lehendabiziko lan arrakastatsua: ''The Sentinel'', ("Zelataria"). Idatzi laburra da, baina hantxe dago ''2001: espazioko odisea'' historia arrakastatsuaren oinarria.