Joseba Agirreazkuenaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
Filosofia eta Letretan lizentziatu zen 1976an [[Deustuko Unibertsitatea]]n, Geografia eta Historia atalean. Lehen ikerketa-saioa, [[Busturia]]ko [[etnografia]]ri buruzkoa, 1972an abiarazi zuen [[Jose Migel Barandiaran]]en zuzendaritzapean. Doktoregoa eskuratu aurreko bekaduna izan zen ''Comité Conjunto Hispano Americano''aren programan (Nevada eta Deustuko Unibertsitateak), eta 1985ean Historian doktore egin zen, [[Julio Caro Baroja]] tesi-zuzendari zuela.
 
1980. urteaz geroztik [[Euskal Herriko Unibertsitate]][[]]ko irakaslea da, eta 1995ean [[katedra]] lortu zuen Gaur Egungo Historiako arloan. Ikertzaile buru izan da [[Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa]]n, [[Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, SailUnibertsitate eta Ikerketa Saila]]eann eta EHUren hainbat proiektutan. Egun, [[Bilboko Udal]]eko Bibilioteca Bidebarrieta Kulturgunea biziberritzeko egitasmoa kudeatzen du, eta ''Bidebarrieta. Anuario de ciencias sociales y humanidades de Bilbao'' aldizkariaren zuzendaria da. Halaber, hainbat zientzia-aldizkaritako idazketa-batzordekidea da: ''[[Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria]]'', ''Vasconia'', ''Eusko Ikaskuntzako Historia Koadernoak'' (Donostia), ''Ernaroa'' (Bilbo), ''Historia, Antropología y Fuente Oral'' (Bartzelona).
 
1985-1992 bitarteko urteetan [[Eusko Ikaskuntza]]ko Historia eta Geografia Saileko lehendakaria izan zen, baita erakunde horren Bizkaiko lehendakariordea ere, 1991tik 1997ra. Jose Migel Barandiaran hil ondoren, lehendakariordea zenez, lehendakaritza kolegiatuan esku hartu zuen. ''[[Jakitez]]'' graduazio ondoko ikasturtearen zuzendaria da eta Mediatekako zuzendaritza-batzordearen kide.
11. lerroa:
 
''Euskal Herritarren burujabetza politikoaren auzia mundu berriaren zurrunbiloan'' saiakerak Bilboko Udalaren Miguel de Unamuno Saria irabazi du 2011n.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}