Biarno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.5) (robota Erantsia: xmf:ბეარნი
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
oin-oharrari kasu eginez
 
1. lerroa:
#BIRZUZENDU[[Bearno]]
{{Estatugabe infotaula
| berezko_izena = Bearno
| berezko_izena_bertako_hizkuntzan = Béarn ([[frantses|fr]]), Bearn ([[okzitaniera|oc]])
| bandera = Béarn_flag.svg
| armarria = Blason du Béarn.svg
| nongo = Bearnoko
| goiburua =
| ereserkia = Mendi haiek<br />([[Aqueras montanhas]])
| kokapena = Mapa_Bearn.png
| irudia = Château_de_Pau_1.JPG
| hiriburua = [[Paue]]
| hiriak =[[Oloroe-Donamaria]], [[Saliese]], [[Ortheze]], [[Nay (Pirinio Atlantikoak)|Nay]], [[Morlaàs]], [[Nabarrengose]], [[Salbaterra Bearno]], [[Mourenx]]
| azalera =
| biztanleria = 350.000
| urtea =
| dentsitatea =
| administrazioa = [[Pirinio Atlantikoak]] departamentua, [[Frantzia]]
| dirua = [[Euro]]a
| herritarra = bearnesa
| hizkuntzak = [[bearnes]]a, [[frantses]]a, [[euskara]]
| hizkuntza ofizialak = [[Frantses]]a
| oharrak =
}}
[[Fitxategi:Pays Basque-Béarn.gif|thumb|250px|[[Pirinio Atlantikoak|Pirinio Atlantikoen]] osaera:<br />[[Ipar Euskal Herria]] eta Bearno]]
 
'''Bearno''' edo '''Biarno'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0149.pdf Euskaltzaindiaren 149. araua, ''Euskal Herri inguruko exonimoak''.] Kontuan izatekoa da arau horretan bertan lehentasuna ematen zaiola ''Bearno'' formari: aipatzen den lehenengo forma izateaz gain (hori alfabetoaren hurrenkeran ere halaxe litzateke, dena dela), eskualde izenaz beste, arau horretako gainerako toponimoetan ''Bearno'' da aukera bakarra (''Castetnau-Camblong'' = Gazteluberri Bearno; ''Sauvaterre-de-Béarn'' = Salbaterra Bearno). Eta [http://www.euskaltzaindia.net/eoda Euskal Onomastikaren Datutegian] ere, ''Bearno'' formari ematen dio lehentasuna Euskaltzaindiak. Herritar izentzat ere, ''bearnotar'' arautu du Euskaltzaindiak, ''biarnotar'' aukera onartu gabe. Beraz, toponimoetarako terminologia lanik zorrotzena eskatzen duten lanetan —hala nola entziklopedietan— behintzat, ''Bearno'' ala ''Biarno'' jarri erabaki behar bada, badirudi lehenaren alde egin beharko litzatekeela.</ref> ([[bearnera]]z ''Bearn'' {{IPA|[beˈar]}} edo ''Biarn'' {{IPA|['bjar]}}; [[frantses]]ez: ''Béarn'') [[Gaskonia]]ko eskualde historikoa da ([[Okzitania]]). Gaur egun [[Akitania]] eskualdea eta [[Pirinio Atlantikoak]] departamendua ([[Frantzia]]) osatzen du [[Ipar Euskal Herria]]rekin batera. 350.000 biztanle inguru ditu. Hiriburua [[Paue]] da eta hiri nagusiak [[Oloroe]], [[Orthez]], [[Lescar]], [[Mourenx]], [[Morlaas]], [[Navarrenx]] eta [[Noguères]]. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da. Industria Paue eta Lacq-Mourenx aldeetara bildu da nagusiki. [[Lacq]]-eko gas hobiak (1951n aurkituak) oso garrantzitsuak dira (200.000 milioi m<sup>3</sup>). Turismoak ere badu garrantzia Pirinioetan. Administrazioaren aldetik, [[Zuberoa]] Biarnori (Oloron Sainte-Marie) lotua egon da (eta hala dirau maila askotan) Frantziako Iraultzaz geroztik. Zuberoa Baionako Merkatari Ganberari lotua gelditu zen 1991n, Lapurdi eta Nafarroa Beherearekin.
 
== Geografia ==
=== Mugak ===
Mendebaldean [[Ipar Euskal Herria]] ([[Zuberoa]] eta [[Nafarroa Beherea]]), iparraldean [[Landak]] eta [[Armagnac]] ([[Gers]] departamendua), ekialdean [[Bigorre]] ([[Pirinio Garaiak]]) eta hegoaldean [[Aragoi]] ditu.
 
=== Fisionomia ===
Erdialdean altuera apaleko mendi eta muinoak daude. Iparraldeko lurrak lauak dira, eta Pirinioetatik jaisten diren erreka eta ibai ugarik zeharkatzen dituzte (Pau eta Oloron Aturriren ibaiadarrak).
 
Eskualdean ipar-ekialdetik sartzen, ipar-hegoalderantz doazen muinoak daude: Montanérès, [[Vic-Bilh]] eta [[Soubestre]] muinoak. Bertan [[Aturri]]ren zenbait ibaiadarrek dute iturri: [[Gabas (ibaia)|Gabas]], [[Luy de France]] eedo [[Luy de Béarn]]; [[Paueko ibaia]]ren harana ([[Ortheze]], [[Artix (Pirinio Atlantikoak)|Artix]], [[Paue]], [[Nay (Pirinio Atlantikoak)|Nay]]) biztanle gehien duen eskualdea da, baina [[Oloroeko ibaia]]ren haranak ([[Oloroe-Donamaria]], [[Nabarrengose]], [[Salbaterra Bearno]]) biztanle asko ere baditu. Hegoaldean [[Pirinioak]] ditu, tartean Bearno Garaiaren hiru haran nagusiak: [[Ossauko harana]] ([[Pourtalet]], {{formatnum:1794}} m. eta [[Midi d'Ossau]] ({{formatnum:2884}} m); [[Aspe (Bearno)|Aspe]] ([[Somport]], {{formatnum:1650}} m) eta [[Baretos]].
 
Bertako mendirik altuenak [[Auñamendi]] ({{formatnum:2504}} m) eta [[Pic Palas]] ({{formatnum:2974}} m) dira, azkena [[Akitania]] osoko garaiena izanik.
 
<gallery>
Fitxategi:pic_d-anie_oct2008.JPG|[[Auñamendi]]
Fitxategi:Gave de Pau.JPG|[[Paueko ibaia]]
Fitxategi:pic Palas descente Ossau from fipi.jpg|[[Pic Palas]]
</gallery>
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Bearnoko bizkonderria}}
 
 
Erromatarren garaian ''Beneharnum ''(Paue eta Lacq arteko lurraldea) zen Biarno, eta erromatar probintzietako baten barnean egon zen (Akitanian). [[Bisigodo]] eta [[franko]]en erasoak jasan zituen lurraldeak. Nahiz eta [[843]]an [[Verdungo Hitzarmena]]k [[Frantzia]]ko erresuman kokatu, orduko bere egoera eztabaidatsua da. Biarnoko Bizkonderria IX. mendearen erdialdean osatu zen (Centulo I.a Lupo, 841). Bere lehendabiziko legebiltzarra, ''Cour Major'' izenekoa, [[1080]]. urtean sortu zuten, hau da [[Ingalaterra]]koa baino 185 urte aurrerago. Bearnok [[Akitaniako dukerria]] osatu zuen, [[Leonor Akitaniakoa]]ren bitartez [[Ingalaterrako Erresuma]] mende baten zehar (1242-1347) osatu zuena. [[1290]]ean Bearno [[Foix konderria]]ren eskuetan geratu zuten; [[1347]]an ingelesak [[Akitania]]tik joan zirenean, [[Gaston III.a Febus]] erregeari Foix konde moduan gorazarre egin bazion ere, ez zuen [[Bearnoko bizkonderria]]gatik egin bere burujabetasuna aldarrikatuz. Orduan [[Paue]] bizkonderriko hiriburu bilakatu zen. Laster jaraunspenen ondorioz [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako erregeek]] lortu zuten eskualdea. Hauek [[Hego Euskal Herri]]ko lurraldeak [[Nafarroako konkista|galdu zutenean]] Bearno mantendu zuten.
 
Biarnoko Bizkondeek gero eta lurralde gehiago eskuratu zituzten: [[Bigorra]], bolada batez (XI. m.); Oloron, Gabardan (XII. m.); Brulhois, Zaragoza eta Uncastillo, bolada batez (XII. m.); Marsan, [[Foix]], [[Rossilló]] eta [[Andorra]] (XIII. m.); Albi, Lautrec eta Nebouzan (XIV. m.) eta Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Albret XV. mendean. Nafarroako errege ere bihurtu ziren mende horretan. Lescar, Morlaas (841), Orthez (1194) eta Paue (1464) izan ziren Biarnoko antzinako hiriburuak. Gaskonia eta Guienako dukeen mende egon ondoren, Ingalaterrako koroarekiko loturak hautsi zituen Biarnok XIII. mendean. Zuberoa, Amikuze eta Oztibarre bereganatzeko alferreko saioak egin eta gero, Biarno Foix konderriaren mende geratu zen ezkontza baten bidez. Foix eta Biarnoko kondeen garaian indartsua izan zen Biarno, Gaston III.a Febus deituaren agintaldian nagusiki (1343-1391). Foixko konde eta Biarnoko bizkonde zen [[Gaston IV.a]] Nafarroako errege bihurtu zen Eleonor Nafarroako erreginarekin ezkondu ondoren (1436). Nafarroako koroa Pauen egoku ondoren 1483an, Foixko kondesa, Biarnoko bizkondesa eta Nafarroako erregina Katalina, [[Joan Albretekoa]]rekin ezkondu zen eta harrezkero, Albreteko etxeak Foix, Biarno eta Nafarroa bere mendean izan zituen. [[Gaztela]]k 1512an Nafarroa Garaia konkistatu arren, Albretekoek iraun zuten Nafarroako errege. 1527an, Nafarroako erregea zen Henrike Albretekoa Frantzisko I.aren arreba Margaritarekin ezkondu zen eta era horretan bi koroen arteko harremanak estutu ziren. 1548an Nafarroako erregina [[Joana Albretekoa]] Antoine Bourbonekin ezkondu zen eta ezkontza hartatik jaio zen Henrike ''Biarnotarra'' Nafarroako Erregea, Henrike IV.a izenaz Frantziako errege izan zena (1589-1610). [[Henrike III.a Nafarroakoa]] [[Frantzia]]ko errege bilakatu zenean, ez zizkion bere herrialdeak koroari lotu. [[1620]]an berriz, bere heriotzatik hamar urte pasa zirenean, oinordekoak Frantziako koropean batu zituen bai [[Bearnoko bizkonderria]] bai [[Nafarroa Beherea]]. Biarnoren nortasun politiko berezia indarrik gabe utzi zuten Frantziako Iraultza baino lehen (1789ko abuztuak 4), Ipar Euskal Herria eta Biarno departamendu bakar batean sartzea erabaki baitzuten. [[XVIII. mendea]]ren bukaeran, [[Frantziako Iraultza]]k [[frantses]] [[hizkuntza ofizial]] bakarra bilakatzeaz gain, bertako Parlamentua eta [[Bearnoko foruak|foruak]] indargabetu zituen. Bearnok [[Ipar Euskal Herria]]rekin batera Behe Pirinioak departamendua osatu zuen, gero [[Pirinio Atlantikoak]] izango zena.
 
== Hizkuntzak ==
 
Euskara edo euskararen familiako hizkuntza bat (akitaniera) bide zen bertako hizkera, Biarno historia idatzian sartu zenean (K.a. I). Honetarako frogarik ez bada ere, euskarak argi ditzakeen toponimo asko daude Biarno osoan. Erromanizazioaren ondorioz, ordea, familia erromanikoaren barnekotzat hartzen den dialekto berezi bat sortu zen, bertan eta aldameneko herri batzuetan: gaskoia. Biarnesa, Biarnoko mintzaira, gaskoiaren dialekto bat da. Euskara ez bezala, azkar sartu zen biarnesa literaturan eta hizkuntza idatzian. Nafarroako Gortean biarnes-gaskoiez mintzatzen ziren eta Nafarroa nahiz Biarnoko Foruak hizkuntza honetan idatzi ziren (Paue Nafarroako erregeen egoitza izan zen, XV. mendetik aurrera). [[Frantziako Iraultza]] arte [[hizkuntza ofizial]]a izan zen. Gaur egun, ordea, hezkuntza eta kultura bide guztietatik kanpora geratu da, eta nekazariguneetan baizik ez da erabiltzen. Zuberoako muga herrietan, euskara-biarnes elebidun asko izan da aspaldidanik eta Biarno barneko bi herrietan hitz egiten da euskaraz (Eskiula eta Jeruntze).
Hizkuntzei dagokienez, [[frantses]]a da bertan nagusia eta ofiziala, baina [[okzitaniera]]ren hiztunak ere badaude. Halaber, herri euskaldun batzuk ere badira, [[Eskiula]] kasu.
 
[[1970eko hamarkada]]tik aurrera bertakoek okzitaniera berpiztea saiatu dira, batez ere ''[[calandreta]]'' edo eskola elebidunak sortuz.
 
== Biztanleria ==
{{sakontzeko|Pirinio Atlantikoak departamenduko udalerrien zerrenda}}
Egun 387 udalerri ezberdinetan bizi diren 350.000 biztanle inguru ditu. Egungo hiriburua [[Paue]] bada ere, baditu zenbait udalerri nagusi:
* [[Oloroe-Donamaria]]
* [[Saliese]]
* [[Ortheze]]
* [[Nay (Pirinio Atlantikoak)|Nay]]
* [[Morlaàs]]
* [[Lestelle Bétharram]]
* [[Montaner]]
* [[Morlanne]]
* [[Nabarrengose]]
* [[Salbaterra Bearno]]
* [[Mourenx]]
 
Barneko haranak emigrazio handia jasan dute, adibidez, [[Aspe (Bearno)|Aspek]] 2.500 biztanle besterik ez ditu.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Bearnoko udalerrien zerrenda]]
* [[Frantziako eskualde historikoak]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat|Béarn}}
* {{fr}} [http://www.bearn-online.com/ www.bearn-online.com webgunea]
 
{{Frantziako eskualde historikoak}}
{{Okzitaniako eskualdeen aurkibidea}}
 
[[Kategoria:Bearno| ]]
 
[[an:Biarn]]
[[bg:Беарн]]
[[br:Bearn]]
[[ca:Bearn]]
[[cs:Béarn]]
[[da:Béarn]]
[[de:Béarn]]
[[en:Béarn]]
[[es:Bearne]]
[[fr:Béarn]]
[[frp:Bèarn]]
[[it:Béarn]]
[[ja:ベアルン]]
[[ka:ბეარნი]]
[[la:Benearnia]]
[[nl:Béarn]]
[[nn:Béarn]]
[[no:Béarn]]
[[oc:Bearn]]
[[pl:Béarn]]
[[pt:Béarn]]
[[qu:Bearn]]
[[ru:Беарн]]
[[sv:Béarn]]
[[tr:Béarn]]
[[xmf:ბეარნი]]
[[zh:贝阿恩]]