«Azala taldea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
No edit summary
Herri kantu eta doinuz osatutako diskoa da, berreskuratze lanetan oinarritua. Hain zuzen ere, berreskuratze lanaren eta herri musikaren ikuspegiaren inguruko iritzi kontrajarriak zirela eta, Beltranek taldea utzi zuen handik gutxira eta Txanbela osatu. Joxe Leon Kazabon (gitarra) sartu zen Azalan, eta handik aurrera taldearen zutabeetako bat bilakatu zen. Harekin batera Iñaki Malbadi (trikitia), Ramon Dorronsoro (panderoa), Ion Arrizabalaga (atabala) eta Tomas Diez (dultzaina) sartu ziren. Zortzikote horrek grabatu zuen bigarren diskoa, [[Marrutxipi]] ([[Elkar]], 1985), guztiz instrumentala. Berrikuntza gisara, disko horretan taldekideen hainbat konposizio grabatu zuten, nahiz eta doinu tradizionalak izan diskoaren zutabe nagusia.
 
Trikitiak ohikoak ez zituen soinu tresnekin (gitarra, flauta...) uztartzea izan zen taldearen ekarpen nagusia. Diskoz disko partaideetan hainbat gorabehera egon bazen ere, Koro Andonegik, Asier Carrascok eta Joxe Leon Kazabonek osatzen zuten taldearen bihotza. Azalaren bilakaeraren seinale, ukitu zeltak topa daitezke taldearen diskorik arrakastatsuenean: [[Zaldiko maldiko]] (Elkar, 1987). Musika instrumentala, hala eta guztiz ere, apustu zaila izan da beti. Zaldiko maldiko grabatzeko, geroago bakarka ere diskoa kaleratu zuen Jon Bergaretxe (gitarrak), Ana Alonso (flautak) eta Pagadi (trikitixatrikitia) bildu ziren taldera. Herriz herri kantaldiak ematen aritu ondoren, plazak alde batera uztea erabaki zuten 1987. urtearen erdialdean.
 
Egoera horretan kaleratu zuten laugarren eta azken diskoa, [[Marigaizto]] (Elkar, 1989). Berrikuntzaz betetako diskoa da. Aurreko bietan ez bezala, [[Jojo Bordagarai eta Ramuntxo]] Carrereren ahotsak entzun daitezke hainbat kantutan -gero, ibilbide propioa garatu zuten Jojo eta Ramuntxo izenarekin-. Baita [[Tapia eta Leturia]]ren trikiti eta panderoa, eta jazz munduan izen handia zuen Eduardo Salvadorren baxua ere. Gainera, disko horretako kantu gehienak taldekideen konposizioak dira. Dena den, ez ziren garai onak taldearentzat, Kazabonek azaldu zuenez: "Duela urte eta erdi utzi genituen herriz herriko iharduerak, asperturik bait geuden. (...) Folkak etorkizun iluna du; jende gutxi ibiltzen da gure atzetik, eta honen ondorioz etekinak oso urriak dira". Disko horren ondoren, taldea itzali egin zen poliki-poliki, zarata handirik gabe.