«Erromatar arkitektura»: berrikuspenen arteko aldeak

t
85.84.35.11 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Armendaritz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t (85.84.35.11 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Armendaritz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
=== Grezia ===
 
[[Erromatar kultura]] ezin da azaldu bere oinarria izan zen [[kultura greziarra]] azaldu gabe. [[Erroma]]k asimilatu eta aldatu egin zuen greziar kultura. Erromatar kultura Greziakoaren jarraipen modura ikusi behar da, Greziako izpiritua bizirik mantentzeko modu bat. Arkitekturan berdin gertatzen da. Oso erraz bereizten dira, gaur egun, greziar arkitektura eta erromatar arkitektura; eta bigarrena lehenengoaren kopia txartzat ikusten da. Baina ez da hala. Dena marko kultural berdinean sartu behar dugu, ulerturik erromatar arkitektura greziar arkitekturaren prozesuko eraldaketa bat dela. Azken batean, Erroma ezagutzen dugunaren barruan, kulturalki gutxienez, Greziaren lorpenak daude.
Tontua za.
 
Erromak garapen luze bat izan zuen, eta greziarrek abiatutako garapenari jarraipen eman zioten, eta garapena jarraitu zuten erromatar idiosinkrasiarekin. Erromaren hasieran, Greziar estatua bezala, [[Hiri-Estatua]] zen nolabait ere. Hark, beraz, bere garapena izan zuen. Erromatarrak oso-oso praktikoak ziren. Ez da kasualitatea haiek [[zuzenbide]]an ([[zuzenbide zibil]]ean batez ere) sortu zuten aurreratzea; haiek garatu zituzten ingeniaritza asmakizunak; ekoizpen metodoak eta abar. Honek arkitekturan, artean, politikan, hirigintzan eta beste hainbat arlotan eragin zuen.
 
=== Etruria ===
 
[[Mundu italikoan]] [[Erroma]] agertu baino lehen, [[etruriar]]rek [[penintsula]]ren zati handi baten jabe ziren. Herri honek Greziatik eratorritako kultura indartsu bat islatzen zuen. Gaur egungo [[Toskana]] inguruan kokatu zuen [[K. a. VII. mendea]]n, eta bere presentzia [[V. mendea]]n amaitu zen. Baina bere gailurra [[VI. mendea]]n izan zuten. [[Italiar penintsula]]ren zati batean gobernari izan ziren eta [[Tarquinoen dinastia]]k Erroma, epealdi batean behintzat, gobernatu egin zuen.
 
Kultura eta [[arte etruriarra]], greziarrenean oinarritzen zen nagusiki. Batak bestearen oinarri artistikoak hartzea, herrialdek mantentzen zuten erlazio komertzialen ondorio zuzena da; etruriarrek Toskanako metalak ematen zizkieten greziarrei behar zutenaren truke. Hala ere, etruriarren berezko pertsonalitatea eguneroko bizitzan, erlijioan eta artean nabarmena zen, gerora, erromatarrek hartuko zituzten aspektuak. Erlijioan adibidez, etruriarrek etorkizunarekiko miresmena nabaria da, iragarpenetan zuten sinesmena ezaguna baita. Bestalde, jainkoen haserrea ekiditeko, eskaintzak ere egiten zituzten, askotan giza eskaintzak ere zirenak. Erlijioarekin erlazionaturiko beste kontu bat da, hildakoekiko zuten begirunea. Hau garrantzitsua dugu zeren eta begirune hori erromatarrengana ere iritsiko da. Hala nola, etruriarrek eraikitako mausoleo, hilobi, nekropolietan eta tenpluetan oinarrituko zen Erromako jendea beraien, tenplu, hilobi eta etxeak eraikitzeko garaian.
 
== Arkitekturaren ezaugarriak ==
54

edits