Eufemismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Eufemismo''' (grezieratik, ευφημία, ongi esana) pentsamendu figura bat da. Baliabide hau honetan datza: hitz bat publikoki erabiltzeko egokia ez denean horren ordez hain gogorra ez den beste bat erabiltzen da. Esaterako, “mozkortuta” esan beharrean “edanda” esatea. Normalean eufemismo baten azpian [[tabu]] bat dago, hau da, publikoki aipatzea gaizki ikusita dagoen hitz bat. Horrelako hitz asko sexuarekin lotuta daude: “[[zakila]]”ren ordez “[[pilila]]”, "maitasuna egin" "[[larrua jo]] esan beharrean. Politikan eta [[hedabide]]en hizkuntzan ere oso arruntak dira: “[[ijito]]” esan beharrean “[[gutxiengo etnikoaren partaide]]”, “[[elbarritu]]”aren ordez “[[gaigabetua]]”. Eguneroko hizkuntzan ere askotan ematen dira: “[[pikolo]]” [[guardia zibila]]ren ordez, “[[festondo]]” mozkorraren ondorioak adierazteko, [[amorante]]a esateko [[laguntxo]] e.a. Ikusten denez eufemismoak askotan [[perifrasi]] baten forma hartzen du,<ref>Xabier Altzibar, 323 or.</ref> perifrasi eufemistikoa alegia. Eufemismoaren kontrakoa [[disfemismo]]a da.
 
[[Zentsura]] garaietan edo pentsamendu politiko batzuk debekatuta daudenean, eufemismoak esan ezin diren gauzak aipatzeko modua izan daiteke. Hori [[Inazio Mari Atxukarro]] idazlearen lerro hauetan ikus daiteke. Gerraondorengo garaietaz ari zen eta poliziak edo guardia zibilak aipatu ezikik, horrela azaltzen zituen:
 
:"Bidean ere naiko oztopo bazegoen eta, moskor itxura egiñ bear zuten. Or datoz :"Carrascal, Carrascal" abestuaz. Txikierdi alde hortan, gizaiak:
::- ¡Alto! Salvoconducto."<ref>Inazio Mari Atxukarro, ''Irriparrezko printzak''. Donostia: Sendoa, 1982.</ref>
 
"Oztopoak" polizia-kontrolak izango lirateke eta "gizaiak" guardia zibilak.
 
== Bibliografia ==