Gizarte klase: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
45. lerroa:
Desberdintzen den beste mugimendu bat ''mugimendu horizontala'' da, zeinak erreferentzia egiten dion estratuan aldaketarik sortzen ez duen mugimenduei, adibidez desplazamendu geografikoei; hau da, maila berdinaren baitan egiten diren aldaketak dira, adibidez: etxebizitzaz aldatu, [[hiri]]z aldatu, ata abar. Askotan bi mugimenduak batera gertatzen dira. Estratifikazioaren teoria mugikortasun bertikalean zentratzen da gehienbat eta, ikusita posizio sozialaren adierazle nagusienak lanbideak direla, mugikortasun soziala oinarritzen da gehienbat lanbide egoeraren aldaketen behaketan.
 
Beste aldetik, mugikortasuna aztertzerakoan bi modutan egin daiteke. Aztertu dezakegu lehendabizi gizabanakoen bizitzan zehar ematen diren desplazamenduak, kasu honetan ''belaunaldi barruko mugikortasuna'' aztertzen ariko gara. Baita ere aztertu dezakegu seme-alaben aldaketa soziala gurasoenarekin konparatuta; interesgarriena da-eta konprobatzea ea zein puntutaraino gurasoek eta semeek posizio sozial berdina partekatzen duten, eta horri ''belaunaldien arteko mugikortasuna'' deritzo. <ref> Vericat, J. (d-g) [http://www.ucm.es/info/eurotheo/diccionario/C/clases_sociales_a.pdf/ ''Clases sociales'']</ref>
 
== Estratifikazio soziala gizarte industrializatuan ==