Kornubiera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: dsb:Kornišćina
No edit summary
18. lerroa:
}}
 
'''Kornubiera'''<ref>{{Web erref|izenburua=47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0047.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-12-23}}</ref> (kornubieraz, ''Kernowek'' edo ''Kernewek'') [[Kornubia]] (edo Kornualles) konderriko berezko hizkuntza da. Mintzaira indoeuroparra da: multzo zeltikoko talde britonikoaren barruan dago, [[bretainiera]]rekin, [[gales (hizkuntza)|galesarekin]] eta [[galo]]arekin batera. Usadiozko azkenAzken hiztuna [[XIX. mendea]]ren bukaeran hil zen arren, [[XX. mendea]]n kornubiera berpiztu zuten. Gaur egun, 3.000 inguru dira kornubieraz zailtasunik gabe hitz egin dezaketenak.
 
[[XIX. mendea]]n galdu zen, ingelesak ordezkatua. Uste da [[Dolly Pentreath]] ([[1777]]an zendua) izan zela kornubiera ama hizkuntza zuen azkena. Kondairak dio haren azken hitzak ''Me ne vidn cewsel sawznek!'' («Ez naiz ingelesez mintzatuko!») izan zirela, eta badirudi bazekiela zerbait ingelesez. Azken hiztun elebakarra, berriz, Chesten Marchant ([[1676]]an zendua) izan zela jotzen da. Zenbaitek kornubiera [[XVIII. mendea]]n galdu zela dioten arren, nolabaiteko erabilera mugatua izan zuen geroago ere: 1875ean oraindik baziren gutxienez sei hiztun, guztiak hirurogei urtez gorakoak; eta uste da usadiozko azken hiztuna John Davey ([[1891]]n hila) izan zela.
 
[[XX. mendea]]n, hainbat taldek hizkuntzaren aldeko hautua egin zuten, eta ikasi eta erabiltzeari ekin: horretan dihardu, adibidez, Kesva an Taves Kernewek elkarteak. Era berean, eskoletan aukerako irakasgaia da.
29. lerroa:
{{aipu|Iraganeko zatiketek hizkuntzaren aldeko mugimenduaren garapena trabatu dute, eta haren sinesgarritasun publikoari kalte egin diote. Orain, forma idatzi estandarra onartuta, elkarrekin aurrera egin dezakegu.|'''Laurence Rule''', ''Kowethas an Yeth Kernewek'' (Kornubieraren Lagundia) elkartearen ordezkaria<ref name=ArgiBerdeaKornubieraBatuari/>}}
 
XX. mendean, kornubiera berpizteko saioei ekin zietenean, hainbat kornubierazale multzo sortu ziren; multzo haietako bakoitzak garai bateko kornubieraren iturri jakin batzuk eredutzat hartu zituen, bere kornubierahizkuntz eredua eratzeko. XXI. mendearen hasieran, kornubieraz idazteko lau eredu nagusi zituzten oraindik, bai eta bigarren mailako beste hainbat ere. Eredu nagusien arteko aldeak txikiak ziren, baina eredu bakoitzaren alde lerratutako kornubierazale multzoetatik inork ez zuen amore ematen. 2008an, azkenik, kornubiera batua (kornubieraz, ''Furv Skrifys Savonek'', «forma idatzi estandarra») eratzeko adostasuna lortu zuten. Bi urte baino gehiagoko negoziazio sutsuen ondoren, Trond Trosterud norvegiarra buru zuen hizkuntzalari taldeak eredu idatzi estandarra zehaztu zuen, Kornubiar Hizkuntzaren Elkartearen babesean.<ref name=ArgiBerdeaKornubieraBatuari/><ref name=CornishComeback>Lucy COCKCROFT: [http://www.telegraph.co.uk/news/uknews/1997718/Cornish-language-makes-a-comeback.html «Cornish language makes a comeback»], ''The Telegraph'', 2008-05-21.</ref>
 
Hezkuntzan, inprimakietan, argibide orrietan eta bide seinaleetan erabil dadin hitzartu den eredua da. Hartara, kornubieraren irakaskuntza eta erabilera hedatu ahal izango dute, eta [[Europar Batasun]]eko diru laguntzak eskuratu. Kornubierarentzat onarpen ofiziala lortze aldera aurrerapauso garrantzitsua izan da.<ref name=ArgiBerdeaKornubieraBatuari/><ref name=CornishComeback/>
41. lerroa:
| Kernowek || Cernyweg|| Kerneveureg || kornubiera
|--
| gwenenen || gwenynen || gwenanenn || erleaerle
|--
| kador || cadair || kador || aldaka
57. lerroa:
| gweus || gwefus || gweuz || ezpain
|--
| aber || aber, genau || aber || aho (ibaiibaiko) aho
|--
| niver || rhif, nifer || niver || zenbaki