Kolaka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
22. lerroa:
 
== Deskribapena ==
50-70 cm inguruko arraina da eta gorputza dortsolateralki konprimatua du, ezkata handi eta finekin. Burua txikia da, goi-barailak behe-barailean ahoskatzeko koska bat duelarik. [[OperkuluZakatz-operkulu|Operkuluak]]ak, ildo erradialak ditu. [[Alosa|Genero berdineko]] beste espezieetatik bereizten duen ezaugarri nagusia lehen arku brankialean aurki dezakegu, espezie honek 80-130 brankiarantza baititu bertan. Sabelaldean, ezkatez osaturiko gila bat du. [[Hegats]]etako erradioak bigunak dira eta hegats dortsalak 18-21 ditu, analak 19-25, pektoralak 15-16 (dortsalen jarraipen modura) eta pelbikoak 9. Albo-lerroan zehar aldiz, 60-70 ezkata izaten ditu. Bizkarraldea urdin kolorekoa da, iluna, eta alboak grisak edo zilarkarak, operkuluaren atzean orban ilun bat dutelarik, edo batzutan, bat baino gehiago (5-10) baina beti bat handiagoa<ref name= "quinard">{{erreferentzia|egilea= Quinard, J.P., Douchement, C.I. |urtea= 1991 |izenburua= The freshwater fishes of Europe |bilduma= H. Hoestiand Ed. |argitaletxea= Aula-Verlag |lekua= Wiesbaden}}</ref>.
 
== Banaketa ==