Pitagoras: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Aldatua: ar:فيثاغورس
6. lerroa:
 
Egiazko eta alegiazko historiak daude nahasturik Pitagorasen bizitzaren berri izateko orduan. [[Heraklides Pontokoa]], [[Klearko]] eta [[Aristoxenos]] jakintsuek alegiazko egitateak eta gertaerak jasotzen dituzte bere bizitzan. Pitagoras [[Apolo]] edo [[Hermes]]en seme zela jaso izan da. Azpimundura jaitsia eta ondoren berriz ere bertatik ekarria ere omen zen. Halaber, [[urre]]zko [[izter]]ra zeukala eta nonahitasunezkoa zela aipatu da. Kristau aroko lehenengo mendeetan berari buruzko [[Apolonio Tianakoa]] eta beste neopitagorikoen alegiazko historiak onartu ziren, gerora [[Jambliko]] eta [[Porfirio]] neoplatonikoengan eragina izango zutenak.<ref>Franco Volpi: ''Enciclopedia de obras de filosofía'', 1676. orrialdea.</ref> Gainera, Pitagorasek ez zuen ezer idatzi eta seguru asko horregatik ere bere jarraitzaileek Pitagorasenak ez ziren lanak eta asmakuntzak, Pitagorasen teorema kasu, egotzi zizkioten. Jarraitzaileek osaturiko pitagorismoak ez du, hortaz, lagundu bere bizitzaren eta lanaren berri zuzena izaten. Horrela, ikertzaile zenbaitek Pitagorasen ekarpenak eta pentsamendua gehiegiz baloratu direla baieztatu dute<ref>Jonathan Barnes: ''Los presocráticos'', 125-128. orrialdeak.</ref>. [[K. a. 580]]. urtearen inguruan [[Samos]] uhartean jaio zelako datuak fidagarriak dira ordea <ref>Franco Volpi: ''Ibid.''.</ref>. [[Apolodoro]]ren arabera, 40 bat urte izango zituen [[532]]. urtean, [[Polikrates]]en tirania dela eta [[Samos]] utzi [[Krotona]]ra joan behar izan zuenean. Bertan komunitate izpiritual bat sortu zuen, gizon eta emakumez osaturikoa, bizitzako alderdi guztiak arautzen zituena. Komunitateaz gaindi, bere jarraitzaileek bizitza politikoan ere parte hartu zuten, joera aristokratiko batez, eta ildo horretatik [[Krotona]] eta [[Sibaris]] hiriek [[K. a. 510]]. urtean elkarrekin izan zuten borroka aipatzen da, Sibaris hiriaren suntsipenaz bukatu zena <ref>Wilhem Capelle: ''Historia de la filosofía griega'', 42. orrialdea.</ref>. Borroka horretan [[Milo]] pitagorikoa izan zen buru eta komunitateko kideek ere parte hartze nabarmena izan zuten. Azkenik, matxinada demokratiko bat ere izan zen pitagorikoek bultzaturiko erregimen aristokratikoaren aurka. Horren ondorioz, jazarpen luzea jasan behar izan zuten pitagorikoek eratuak zituzten komunitate guztietan. Pitagorasek [[Metaponto]] hirian aurkitu zuen babesa eta bertan hil omen zen <ref>Franco Volpi: ''Ibid.''.</ref>. Pitagorikoen aurkako jazarpenean asko hil eta bakan batzuk ihes egin zuten eta sekta moduan iraun zuten [[K. a. IV. mende]]ra arte.
Oso txarto idatzita dago.
 
== Erreferentziak ==