Kursaal kasinoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Eraikin infotaula | izena = Kursaal kasinoa | irudia = Kursaal kasinoa, Euskal Herria.jpg | irudi-oina = Kursaal kasinoa 1920an. | herria = Donostia | helbidea = [[Gros...
 
23. lerroa:
 
== Historia ==
Kursaal kasinoa [[1921]]an inauguratu zen, bere diseinuak garai hartan [[Europa]]n modan zeuden kursaal edo kasinoen itxurari jarraituzjarraitu ziolarik.
 
Jauregia [[Zurriola hondartza|Groseko hondartza]] eta [[Urumea]] ibaia itsasoratzen den lekuaren aurrean kokatua zegoen, hain zuzen ere [[itsaso]]ari irabazitako lursailetan. Eraikin honen sustatzaileek eraikina beraz gain Kursaal kasinoa eta [[Erdialdea (Donostia)|Donostiako Erdialdea]] elkarlotzen zituen zubia ere eraiki zuten, zubi honek ofizialki [[Zurriola zubia]] izena zeraman, nahiz eta donostiarrek Kursaaleko zubia deitu. Zubia donostiako postaletako ohiko irudi bilakatu zen, batez ere bere borobil itxurako farolek ematen zioten itxurari esker.
31. lerroa:
Jabetza pribatuko eraikina izanik, bere jabeek eraikina kokatzen zen lursailari etekina ateratzeko irrikia agertu zuten, hortaz, nahiz eta Kursaal jauregia hiriko ikur garrantzitsuenetako bat izan, [[1960ko hamarkada]]n eraikinaren erausketa lanei ekin zitzaien, lursail horietan beste eraikin bat eraikitzeko asmoz.
 
Eraikin berriarentzako proiektuen lehiaketa publiko bat ireki eta [[1965]]ean lehenbiziko proiektu bat onartu zen, baina hura eraikitzeko zailtasunak zeudela eta, bertan behera utzi zen. [[1972]]an beste proiektu bat aurkeztu zen, [[1973]]an erakinaren itxiera eta behin betiko erausketa burutu zelarik.
 
== Eraikina ==