Gizarte klase: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
48. lerroa:
Desberdintzen den beste mugimendu bat ''mugimendu horizontala'' da, zeina erreferentzia egiten dion desplazamendu geografikoei, hau da, maila berdinean egiten diren aldaketak dira, adibidez, etxebizitza aldatu, [[hiria]]z aldatu... Askotan bi mugimenduak batera ematen dira. Estratifikazioaren teoria mugikortasun bertikalean zentratzen da gehienbat eta ikusita posizio sozialaren adierazle nagusienak lanbideak direla, mugikortasun soziala oinarritzen da gehienbat lanbide egoeraren aldaketen behaketan.
 
Beste aldetik mugikortasuna aztertzerakoan bi modutan egin daiteke. Aztertu dezakegu lehendabizi gizabanakoen bizitzan zehar ematen diren desplazamenduak, kasu honetan ''belaunaldi barruko mugikortasuna'' aztertzen ariko gara. Baita ere aztertu dezakegu semeen aldaketa soziala gurasoenarekin konparatuta, interesgarriena da konprobatzea ea zein puntutaraino gurasoek eta semeek posizio sozial berdina partekatzen duten, honi ''belaunaldien arteko mugikortasuna'' deritzo. <ref> Vericat, J. (d-g) [http://www.ucm.es/info/eurotheo/diccionario/C/clases_sociales_a.pdf/ ''Clases sociales'']</ref>
 
== Estratifikazio soziala gizarte industrializatuan ==
61. lerroa:
 
Truke hau da ezberdintasuna eragiten duena klase sozialen artean, kapitalista produkziorako mekanismoen jabea izatearen ondorioz helburu bezala daukalako lortzen duen [[kapitala]] inbertitu askoz kapital gehiago lortzeko. <ref> Garrido, L. (2009) [http://utopisticapol.wordpress.com/2009/03/08/sobre-el-concepto-de-clase-social-en-marx-y-weber/ ''Sobre el concepto de clase social en Marx y Weber'']</ref>
 
=== Max Weber ===
 
[[Max Weber|Max Weberrentzat]] klaseen definizioaz aparte estamentuen definizioa ere badago. Weber Marxekin ados dago esaten duenean klaseak haien eskuratze ahalmenaren menpe daudela. Baina autore hau ez du definizioa soilik oinarritzen ondasunen jabetzan, zenbait irizpide erantsi egiten ditu: 1) Subjektuaren kanpoko posizioa eta 2) honen patu pertsonala. Hauek kontuan hartuta soilik egin daiteke klaseen definizioa.
 
Weberrentzat klaseak bizitzeko aukera berdinak partekatzen dituzten pertsonen taldeak direla dio, zeinak merkatuek zehazten dituzte. [[Marx|Marxek]] zioen klaseen banaketa produkzio harremanak sortzen zutela, Weberrentzat berriz, merkatuan lortzen diren irabaziak sortzen dute banaketa hori. <ref> Osborne, R. (2005): ''Sociología para todos''. Bartzelona: Paidós, 55.orr.</ref>
Weber lau talde sozial proposatu zituen: langile klasea, burgesia txikia, maila txikiko teknikoak, espezialistak eta administrariak eta azkenik pribilegiatuak propietate eta [[Hezkuntza|hezkuntzari]] esker.
 
Weberrentzat klaseak ez dira ezberdintasun sozialaren irizpide bakarra. Weberrek statusa eta boterea gehitzen ditu. Statusa erreferentzia egiten dio talde batzuen ohoreari eta batzuetan oinarrizko elementua da ordain materialak egozteko, eta ildo horretatik, oinarrizkoak bizitzako aukerentzako. Statusak bizitzako estiloarekin eta [[Kontsumo|kontsumorako]] pausoekin erlazionatuta dago, eta oso lotuta dago baita ere posizio sozialarekin.
 
Boterea erreferentzia egiten dio obedientzia eskatzeko ahalmenari, ezberdintasun sozialaren oinarrizko elementu bezala jokatu dezake.
 
== Erreferentziak ==