«1923ko Ingalaterrako Futbol Koparen Finala»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
'''1923ko Ingalaterrako Koparen Finala''' edo '''Zaldi Zuriaren Finala''' [[1923]]ko [[apirilaren 28]]an [[Bolton Wanderers Football Club|Bolton Wanderers F.C.]] eta [[West Ham United F.C.]] futbol taldeek [[Wembley Stadium (1923)|Wembley Stadium]] estadioan jokatutako [[Ingalaterrako Kopa]]ko finala izan zen. Bolton Wanderers F.C. taldeak West Ham United F.C. taldeari 2-0 irabazi zion (David Jack eta Jack Smithen golak). Partidu honetan ikusle gisa eta kopa irabazleari eskeintzeko asmoz [[Jurgi V.a Erresuma Batukoa]] egon zen.
 
Halere, final hau [[Ingalaterra]] eta munduko futbolzaleen oroimenean betirako gelditu baldin bada, bertaratu zen izugarrizko jende andanarengatik izan zen. [[Futbol]]aren Historian erregistratutako ikusle kopuru handiena izan duen partidua izan da, ustezuste denez denera 300.000 ikusle bildu omen ziren, garai guztietako errekora duelarik. Ofizialki, partidu hartako ikusle kopurua 126.047 ikuslekoa izan zen, halere benetan 150.000-300.000 ikusle egon ziren.
 
Jada partidua hasi aurretik jende andana handia inguratu omen zen, Wembley estadioko 125.000 ikusleentzako edukiera sobera iraganez. gutxi gorabehera 300.000 ikusleek sarrera erostea lortu zuten, ondorioz armailek gainezka egin eta jendeak zelaiaren alboetan lekua topatzea beste aukerarik ez zuen izan.
2.177

edits