Desbideratze estandar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[File:Desbideratze estandarra alderatuz 01.svg|thumb|right|450px|[[Sakabanatze neurri|Sakabanatze]] txikiagoa dutela eta, [[maiztasun-poligono]] gorriko datuek '''desbideratze estandar''' txikiagoa dute.]]
 
[[Probabilitate teoria]]n eta [[estatistika]]n, '''desbideratze estandarra''' edo '''desbideratze tipikoa''' [[aldagai kuantitatibo]] bati buruzko datu-multzoen eta [[probabilitate-banakuntza|probabilitate-banakuntzen]] [[sakabanatze neurri]] absolutu bat da. Jatorrian eta datu-multzo baterako, datu bakoitza [[batezbesteko aritmetiko sinple]]tik batez beste zenbat desbideratzen den adierazten du. Beste alde batetik, [[bariantza]] desbideratze estandarraren karratua da. Biak ala biak dira estatistikan gehien erabiltzen diren sakabanatze neurriak, bereziki euren propietate matematikoengatik. Hala ere, datu multzo desberdinen sakabanatze-mailak alderatzeko erabili behar denean, dagokion [[sakabanatze neurri]] erlatiboa hobesten da, [[aldakortasun koefiziente]]a hain zuzen, desbideratze estandarra zati batezbestekoa eginez kalkulatzen dena.