Eztabaida:Euskaldun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atal berria:
117. lerroa:
 
Ez dakit nola ikusten duzuen kontua. Garbi dago kar handiak pizten dituen gaia dela, eta hobe litzateke adostasun zabal batean oinarritzea. Dena dela, artikulua horrela izatea ere ez da batere itxurazkoa, eta beharbada hobe izango da bozkatzea eta, adostasun zabalarekin ez bada ere, erabakitzen den izenburuaren arabera artikulu txukunxeago bat taxutzea. --[[User:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]]<sup>[[User talk:Xabier_Armendaritz|<span style="color:#0000FF;">(nirekin hizketan egiteko)</span>]]</sup> 17:05, 4 Otsaila 2011 (UTC)
 
== Manu Chaoren, Eva Perónen eta Miguel Indurainen euskalduntasunaz ==
 
Euskaraz jakitea irizpidea bada, erraza da erantzuna: ez. Horrez gain, John Garamendi ezagutzen ez badut ere, euskal jatorriko beste erdaldun bat delakoan nago. Bestela, deiturak, gurasoen jatorria, jaioterria-eta kontuan hartuta, zerrenda luze-luzea osatuko dugu, besteak beste, honakoak ere gehituta: Mark Aguirre (NBAko jokalaria), Augusto Pinochet Ugarte (eta emazte Lucía Hirigoyen), Albano Harguindeguy jeneral golpista argentinarra, Hipólito Irigoyen presidente argentinarra... Eta eskuzabal jarriz gero, Arantza Sánchez Vicario, Iker Casillas, anaia Unai Casillas... bizitzan ziur aski euskara gehiago entzun edo erabili baitute, John Garamendik edo Eva Perónek baino.
"Euskaldun" orrira bueltatu.