Urtze-entalpia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: et:Sulamissoojus
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
Likido edo solido bati energia termikoa kentzen zaionean, bere [[tenperatura]] jaitsi egiten da modu konstantean, eta energia eransten zaionean, tenperatura igo egiten da. Hala ere, solidoaren eta likidoaren arteko trantsizioan (urtze-puntuan alegia), aparteko energia-kantitate bat behar da aldaketa gertatzeko (urtze-entalpia). Hortaz, likidotik solidora igarotzeko, substantzia baten [[molekula]]k ordenatuago agertu behar dira, eta horretarako aparteko bero-kantitatea erauzi behar zaio; beste zentzuan ere, solidotik likidora igarotzeko aparteko beroa gehitu behar zaio.
 
Aurrekoaren adibide bat [[ur]]aren izoztean beha daiteke. [[Giro-tenperatura]]n dagoen ur-ontzi bat ingurune oso hotz batean sartzen bada (esaterako, −20 Â°C-eko tenperaturan), uraren tenperatura modu konstantean jaisten da justu izozte-puntuaren (0 Â°C) azpitik egon arte. Une horretan tenperaturak apur bat gora egiten du berriro, eta maila berean eusten dio ura [[kristal]]tzen den bitartean. Behin ura erabat izoztu ondoren, tenperaturak jaisten jarraitu du.
 
Urtze-entalpiaren ondorioaz, tenperaturak jaisteari uzten dio izozte-puntuan (edo pixka bat azpitik). Urtze-entalpiaren energia erauzi behar zaio likidoari (likido solidotu egin behar da) tenperaturak jaisten jarraitu ahal dezan.