Sufre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: br:Sulfur
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
58. lerroa:
Sufrearen [[kristalografia]] konplexua da. Baldintza espezifikoen arabera, sufre-[[alotropo]]ek mota askotako kristal-egiturak eratzen dituzte. Ezagunenak S<sub>8</sub> [[erronbiko]]ak eta [[monokliniko]]ak dira.
 
Sufrearen ezaugarri nabarmenetako bat egoera likidoan duen [[biskositate]]a da: beste likido batzuek ez bezala, biskositate handiagoa dauka 200&nbsp;°C-etik gora, tenperatura handiagotan [[polimero]]ak eratzen baititu. Sufre urtuak kolore gorri iluna dauka tenperatura horretatik gora. Tenperatura altuagoetan, ordea, biskositatea murriztu egiten da, [[despolimerizazio]]-prozesu bat gertatzen baita.
 
Sufre urtua azkar hoztuz gero, sufre [[amorfo]] edo "[[plastiko]]a" sortzen da. X izpien kristalografia bidez egindako ikerketek erakutsi dutenez, forma amorfoak egitura [[helikoidal]]a eduki dezake, begi bakoitzean zortzi atomoz osatutakoa. Forma hau [[metaegonkor]]ra da giro-tenperaturan eta pixkanaka forma kristalinora bihurtzen da. Prozesu honek orduak edo egunak iraun dezake, baina nahi izanez gero, erraz [[katalizazio|kataliza]] daiteke.