Ninfa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:William-Adolphe Bouguereau (1825-1905) - Nymphs and Satyr (1873).jpg|thumb|250px|alt=|''Ninfak eta Satiro'', William-Adolphe Bouguereauren margolana (1873)]]
'''Ninfa''' ([[antzinako greziera]]z: ''νύμφα'') maila apaleko [[jainko]]sa bat zen, iturri, ibai, baso edo mendietan bizi zena. Ninfek zelaien, basoen eta, oro har, izadiaren emankortasuna irudikatzen zuten. [[Homero]]ren poemen arabera [[Zeus]]en alabak ziren. [[Haitzulo]]etan bizi ziren eta hilkorrak izanik ere, guztiz bizialdi luzea zuten. Jainkosa nagusien laguntzaileak ziren ([[Artemisa]]renak bereziki), eta goragoko maila bateko beste ninfen zerbitzuan ere izaten ziren ([[Kalipso]]renak edo [[Zirze]]renak esaterako). Oro har, ez ziren gizonen etsai. Bestalde, amodioarekin zerikusia duten mito askotan azaldu ohi dira [[Pan]] edo [[Priapo]] jainkoen edo [[satiro]]en maitale gisa, nahiz eta Zeus, [[Apolo]], [[Hermes]] eta beste askorekin ere harremanak izan zituzten. Bizi-ingurunearen arabera, mota anitzetakoak ziren: ''ozeanidak'' itsas zabaleko ninfak ziren; ''nereidak[[nereida]]k'' edo itsaso bareko ninfak; ''oreadak'', mendikoak eta haitzuloetakoak; ''alseidak'', arboladietakoak, etab.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}