Peru: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: gu:પેરુ (દેશ)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
63. lerroa:
=== Klima eta landaredia ===
 
Peruko [[klima]]k alde handiak ditu lurraldearen alderdi batetik bestera, eta Ande mendien alde banatara erabat desberdina da. Oro har, urteko batez besteko tenperatura 19-22 Â°C artekoa da kostaldean, 1-14 Â°C artekoa mendietan eta 24-35 Â°C artekoa ekialdeko oihanean. Kostaldeko klima eztia eta, Hego Ameriketako gainerako mendebaldeko kostan bezala, oso idorra da. Peruko itsaslaster hotzak Peruren [[latitude]] berean diren beste toki batzuetakoa baino klima samurragoa eragiten du kostaldean. Oso euri gutxi egiten du urtean zehar (50 mm), baina lainoa izaten da hilabeteetan. Noizbehinka, [[El Niño]] deritzon urlaster beroaren eraginez, euri-jasa handiak izaten dira. Mendialdean ez da tenperatura-gorabehera handirik hilabete batetik bestera, baina berealdiko aldaketak izaten dira egunean zehar. Cuscon, esate baterako, urtarrilean 11 Â°C eta uztailean 8 Â°C izaten dira batez beste, baina 22 Â°C-rainoko gorabehera izan daiteke egunean zehar. Euria urrituz doa iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Euri gehiena abendutik martxora izaten da. 4.500 edo 5.000 m-tik gora elurra da beti. Oihaneko klima bero hezea da. Ia egunero izaten da euria. Iquitos portuan, adibidez, 2.286 mm euri izaten dira urtean.
 
Kostaldean landare gutxi dago: lehorrera egokitutako landare batzuk ([[kaktus]]ak eta [[algarrobo]]ak) hazten dira, eta ibarretan oasiak dira. Mendialdean ugariago dira: lehorrera egokitutako zuhaixkak, kaktusak, piper-arbolak ''([[Schinus molle]])'' eta belar luzeak, ibarretan lertxunak, mendiarteko goi-lautadetan [[borraja]]ren familiako landareak, belardiak eta landare lekadunak, eta zenbait tokitan [[eukalipto]]ak. Oso landaretza oparoa da [[oihan]]ak hartzen dituen Ande mendien ekialdean eta Amazonas arroan: [[goma-arbola]], [[kaoba]], [[kina-arbola]], [[kakaotze]]a, [[banilla]], [[curare-arbola]].
186. lerroa:
{{commons|Peru}}
{{Amerikako herrialde eta lurralde aurkibidea}}
[[lez:Перу]]
 
[[Kategoria:Peru]]
 
285 ⟶ 287 lerroa:
[[lad:Peru]]
[[lb:Peru]]
[[lez:Перу]]
[[li:Peru]]
[[lij:Perù]]