Francisco Serrano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: Francisco Serrano y Domínguez, Dorreko Dukea (Leoneko Irla, San Fernando, Cadiz, 1810 - Madril, 1885ko azaroaren 25) militar eta politikari espainiarra, Ministro Kontseilua...
(Ez dago alderik)

21:28, 2 abendua 2006ko berrikusketa

Francisco Serrano y Domínguez, Dorreko Dukea (Leoneko Irla, San Fernando, Cadiz, 1810 - Madril, 1885ko azaroaren 25) militar eta politikari espainiarra, Ministro Kontseiluaren lehendakaria izan zen.

Militar liberal baten semea, Cadiz-en jaio zen frantsesen setioan, Gorte Espainiarrak biltzen ziren lekuan alegia. 1882an armadan sartu eta Lehen Gerra Karlistadan (1833-1840) eginiko merituak zirela gora egin zuen. 1839an brigadier zelarik, Esparteroren partidu progresistan sartu zen eta diputatu bezalaxe honen erregeordetzaren alde egin zuen; 1841 honek mariskal eta Gerra Ministro izendatu zuelarik. Hala ere, Esparteroren politika pertsonalista zela eta Prim-ekin lan egin zuen 1842an uzkailtzeko.

1846-1848 urteetan Isabel II.aren amorantea izan zen, honen gain eragin politiko handia izanik. Politiko moderatuek ez zuten oso gogoko ordea eta hau dela eta 1848an Granadako Kapitain izendatu zuten gorteetatik aldentzeko. Bere kargua utzi zuen politikatik aldentzeko, ezkondu eta bidaiatzeari ekin zion.

1854ko Iraultza progresistan hastean Esparterori lagundu zion eta Biurteko Progresistan artilleriako zuzendari nagusia izendatu zuten, O'Donnell-ek sortu berri zuen Unión Liberalean lerrokatuz. Parisen enbaxadore izan zen 1856an, Kubako Kapitain Nagusia (1859-1862) eta Estatu Ministro 1863an. Torreko duke izendatu zuen orduan erreginak, Urrezko Ardilarruzkoarekin eskertu ziolarik San Gil-eko Kasernako altxamenduaren zapalkuntzagatik erreginak.

Kategoriak:Biografia zirriborroak Kategoriak:Historia Kategoriak: Espainiar politikariak