Gizarte klase: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
49. lerroa:
 
Beste aldetik mugikortasuna aztertzerakoan bi modutan egin daiteke. Aztertu dezakegu lehendabizi gizabanakoen bizitzan zehar ematen diren desplazamenduak, kasu honetan ''belaunaldi barruko mugikortasuna'' aztertzen ariko gara. Baita ere aztertu dezakegu semeen aldaketa soziala gurasoenarekin konparatuta, interesgarriena da konprobatzea ea zein puntutaraino gurasoek eta semeek posizio sozial berdina partekatzen duten, honi ''belaunaldien arteko mugikortasuna'' deritzo.
 
== Estratifikazio soziala gizarte industrializatuan ==
 
Gizarte klasearen definizio argi bat ematea zaila izatea erakusten du eztabaida teorikoa dagoela [[soziologia|soziologiako]] kategoria honetan:
 
=== Karl Marx ===
 
[[Karl Marx]] bere ikuspuntu materialista historikotik klase sozialak definitu egin zituen kontzeptu guztiz [[Ekonomia|ekonomikoetan]], are gehiago, produkzio metodoen [[Jabetza pribatu|jabedun]] edo ez jabedun terminoetan. Marxismoaren arabera klase sozialak bi dira: [[Burges]] kapitalistak eta [[langile]] industrialak. Klase hauek agertu egiten dira kapitalismo industrialean, produkzio modu hori oinarri bezala daukalako gizabanakoak jabedun askeak izatea. [[Kapitalista]] produkzioarako mekanismoen jabeduna da eta [[Langile|langilea]] [[Lana|lanaren]] indarraren jabeduna. Erlazio honetan ematen da [[Ustiapen (argipena)|ustiatze]] kapitalista.
 
Klaseak bizi irauteko mekanismoak partekatzen dituzten [[talde]] handiak dira Marxentzat. Marxek zioen klaseen arteko harremanak tirabiratsuak direla beharrez, ustiatzeko erlazioak direlako. Kapitalismoan [[enpresari|enpresariak]] produkziorako mekanismoen jabetza erabiltzen dute produkzioaren prozesuan [[Proletario|proletarioa]] ustiatzeko.
 
Truke hau da ezberdintasuna eragiten duena klase sozialen artean, kapitalista produkziorako mekanismoen jabea izatearen ondorioz helburu bezala daukalako lortzen duen [[kapitala]] inbertitu askoz kapital gehiago lortzeko. <ref> Garrido, L. (2009) [http://utopisticapol.wordpress.com/2009/03/08/sobre-el-concepto-de-clase-social-en-marx-y-weber/ ''Sobre el concepto de clase social en Marx y Weber'']</ref>
 
== Erreferentziak ==