Lizarrako merindadea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
56. lerroa:
[[Urbasa]] eta [[Andimendi]] mendilerroetatik [[Ebro]] eta [[Ega]] ibaien sakanetaraino zabaltzen da Lizarrako merindadea. Ega ibaiak mendebalde-ekialde noranzkoan zeharkatzen du merindadea Lizarraraino, eta iparralde-hegoalde noranzkoa hartzen du gero, [[San Adrian]]en ura Ebro ibaian isuri aurretik.
 
Lizarrako merindadean bi multzo geomorfologiko handi bereiz daitezke: [[Kantauri]] aldekoen modukoak diren haranak eta mendiak ipar eta ipar-mendebaldean (Urbasa, Andimendi, Lokiz, Kodes) eta Ebroko sakana, hegoaldean. Klimari eta landaretzari dagokienez ere bereizketa bera egin behar da. Merindadearen iparraldean [[klima ozeaniko]]a da, eta hegoaldean [[klima mediterraneo-kontinental]]a. Prezipitazioek 400-1.800 mm ur uzten dute urtean batez beste, eta 6-14 Â°C da tenperatura batez beste. Iparraldean hosto txikiko hariztiak eta pagadiak dira zuhaizti hedatuenak, eta hegoaldean arteak eta abaritzak.
 
== Administrazio antolakuntza ==