Kobre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
72. lerroa:
# Zaborraren ezabaketa: Hausturiko materiala urezko ontzi batean sartzen da eta eragiten zaio zaborra ezabatzeko.
# Txigorketa partziala: Burdinak kobreak baino afinitate gehiago du oxigenoarekiko. Honegatik, txigorketa egiten bada aire kantitate urriarekin, burdina soilik oxidatzen da, eta ez kobrea. Prozesu honetan burdina oxidoa, kobre sulfuroak eta burdina lortzen dira, baita kobre oxido zerbait eta ganga zerbait.
# Mataren formazioa: Masa urtu egiten da 1100 Â°C baino tenperatura handiagoan, eta oxidatu gabeko burdinak orain egiten du. Sorturiko beste oxidoarekin batera, silizearekin eta gangan dagoen karearekin konbinatzen da, eratzeko hondakin bat, burdinezko silikatu konplejoez eta kaltzioaz osaturik. Horrela bi geruza nahasi ezinak lortzen dira: goikoa hondakinak osatzen dute, eta behekoa, kobre (I) sulfuro eta burdina (II) sulfuroaz osaturik, mata izena hartzen du.
# Mataren oxidazioa: Urturiko masa isurtzen da – silizearekin batera – bihurgailu batean, eta haizea ematen zaio aire korronte batekin, azufrea eta burdina oxidatzeko. Oxido lurrunkorrak banantzen dira eta burdina oxidoa silizearekin batzen da hondakinak sortuz, eta hau isurtzen da bihurgailua okertuz.Prozesua bukatzen da kobrea oxidatzen hasten denean; une horretan bihurgailutik ateratzen da eta solidifikatzen uzten da. Bihurgailuaren barruan gertatzen diren erreakzio kimikoak hauek dira: 2 Cu2S + 3 O2 --> 2 Cu2O + 2 SO2 eta 2 Cu2O + Cu2S --> SO2 + 6 Cu. Blister kobrea (horrela deiturikoa dituen SO2 burbuilak direla eta) %93 inguruko kobre purua darama, eta ezpurutasun batzuk; burdina, azufrea, beruna, zinka, nikela eta metal preziatuak.
# Kobre brutuaren errefinaketa: Hau kobrearen purutasuna %99.95eraino igotzea du helburu. Bi moduz egin daiteke; erreberbero labe batean edo elektrolitikoki.
 
* Erreberbero labean: Kobre lingoteak urtu egiten dira 1150 Â°Cko tenperaturan atmosfera oxidante batekin. Honela, ezpurutasunak oxidatu eta ezabatzen dira hondakin moduan (burdina, beruna, zinka) edo lurrun moduan (sufrea). Zura beroturikoan askaturiko gasak (hidrokarburoak, hidrogenoa…), metal urtuaren zehar burbuilatzerakoan, sortu den kobre oxido guztia murrizten du. Horrela trataturiko kobrea, moldeetan isuritzen da anodoak sortzeko, eta geroago elektrolisiaren bitartez errefinatzeko.
 
* Erefinatze elektrolitikoa: Lehen lorturiko kobre barrak anodo bezala kokatzen dira upel elektrolitiko batean. Upel honek kobre (II) sulfato eta azido sulfurikoz aziduluturikoa disoluzio bat du. Katodoak brontze puruko lamina finak dira, grafitoz estaliak, eta anodoen artean tartekaturikoak. Elektrodo hauetan tensio egokia aplikatuz, anodoen kobrea disolbatzen da eta katodoen gainean forma puruan ezartzen da. Impurezekin bi kasu gerta daitezke: metal nobleenak (zilarra, urrea, platinoa) upelaren hondoan gelditzen dira, eta ez hain nobleak (zinka, burdina, etab.) disolbatzen dira, eta disoluzioan forma ionikoan gelditzen dira.