Hubble espazio teleskopioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
Teleskopioa, bi ispiluko erreflektorea da, bietatik garrantzitsuenak, 2,4 metroko diametroa duelarik. Zeruaren esploraziorako, zenbait [[espektrometro]] eta hiru kamera ditu, bat eremu estukoa, unibertsoko toki txikien argazkiak hartzeko (distira ahulekoak, hain urrun egoteagatik), beste bat eremu zabalekoa, planeten irudiak hartzeko, eta, azkena, infragorria.
 
Elektrizitatea sortzeko, kamerak, teleskopioa egonkortu eta orientatzeko erabiltzen diren lau motorrak, eta 93º[[Kelvin|K]] (-180 Â°C) gradutan lan egiten duten kamera infragorriaren hozte ekipoa eta espektrometroa elikatzen dituzten bi [[eguzki panel]] erabiltzen dira.
 
Jaurtia izan zenetik, astronautek zenbait aldiz bisitatu behar izan dute teleskopioa, funtzionamendu akatsak konpondu eta ekipo gehigarria jartzeko. Atmosferarekin duen [[marruskadura]]ren ondorioz (oso ahula altuera horretara), teleskopioa, motelki, abiadura galtzen ari da, eta, aldi berean, grabitate erakarpena edo pisua irabazten, eta, beraz, astronautek bisitatzen duten bakoitzean, [[espazio anezka]]k, goraxeagoko orbita batetara bultzatu behar izaten du. Honela, orbita mantentzea lortzen da, lehen aipaturiko eragin fisikoek aldatua, marruskadura eta lurraren grabitate erakarpenak, alegia.