Gizarte klase: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
19. lerroa:
Gizarte klasearen definizio bat eman baino lehenago komenigarria izango zen [[Klase (argipena)|klasea]] beste estratifikazio motetatik desberdintzea:<ref>Fernandez Prados, J.S. (d-g) [http://www.ual.es/Universidad/Depar/Sociologia/socedu/tema4.doc ''Clase social e indicadores de clase. La estratificación social. La movilidad social: sus clases. Socialización y clase social'']</ref>
 
* Klaseak ez dira talde itxiak, baizik eta indibiduo ezberdinetatik osatutako agregatu zehaztugabeak. Hau da, ez gara klase baten kideak [[Lege|legeak]] maila sozial zehatz batean kokatzen duen [[Familia|familia]] batean jaiotzeagatik. Sistema klasistak oso arinak dira eta batzuetan zaila izaten da klase baten eta beste bateko mugak ezartzea.
* Klaseak ez dira gizabanakoei atxikitako ezaugarria, eskuratutakoa baizik. Hau esan nahi du jaiotza ez duela beti indibiduo bat egongo den klasea zehaztuko. Klaseetan oinarritutako estratifikazioa gizabanakoen eta taldeen klase sozialen aldaketa ahalbidetu egiten du.
* Klase sozialak ez dute barneratzen faktore ez ekonomikoak, zeinak beste estratifikazio motetan agertzen diren.
46. lerroa:
Termino hau erreferentzia egiten dio gizabanakoak eta [[Talde|taldeak]] egiten dituzten posizio sozial batzuetatik besteetaraino desplazamenduari. Posizio sozialak hierarkizatuak daudenez, ''mugikortasun bertikala'' deritzo estratifikazio batean dauden goranzko eta beheranzko mugimenduei. Logikoki goranzkoa izango da mugimendua goi mailako posizioetara zuzentzen denean, eta beheranzkoa behe mailako posizioetara zuzentzen denean.
Desberdintzen den beste mugimendu bat ''mugimendu horizontala'' da, zeina erreferentzia egiten dion desplazamendu geografikoei, hau da, maila berdinean egiten diren aldaketak dira, adibidez, etxebizitza aldatu, [[hiria|hiriaz]]z aldatu... Askotan bi mugimenduak batera ematen dira. Estratifikazioaren teoria mugikortasun bertikalean zentratzen da gehienbat eta ikusita posizio sozialaren adierazle nagusienak lanbideak direla, mugikortasun soziala oinarritzen da gehienbat lanbide egoeraren aldaketen behaketan.
 
Beste aldetik mugikortasuna aztertzerakoan bi modutan egin daiteke. Aztertu dezakegu lehendabizi gizabanakoen bizitzan zehar ematen diren desplazamenduak, kasu honetan ''belaunaldi barruko mugikortasuna'' aztertzen ariko gara. Baita ere aztertu dezakegu semeen aldaketa soziala gurasoenarekin konparatuta, interesgarriena da konprobatzea ea zein puntutaraino gurasoek eta semeek posizio sozial berdina partekatzen duten, honi ''belaunaldien arteko mugikortasuna'' deritzo.