Fumarola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: fi:Fumaroli
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Fumarola''' [[sumendi]] baten kanpoko [[pitzadura]]tatik (kraterretik kanpo, alegia) tenperatura altuetan irtetzen diren gas eta lurrin nahasketa bat da. [[Laba kolada]]tatik ere irtetzen dira. Fumarolen konposaketa alda egin daiteke irtetzen diren tenperaturaren arabera, eta, beraz, hau aldatzen doa fumarola baten "bizi zikloa"n zehar. Honako talde hauek ezberdin daitezke:
 
* '''Fumarola lehorrak''' (edo '''anhidroak'''): labak, fusio egoeran botatzen dituenak dira, kraterretik gertu. Hauen tenperatura, 500 Â°Ctik gorakoa da, eta, nagusiki, [[sodio]] eta [[potasio kloruro]]z eta [[anhidrido sulfuroso]] eta karbonikoz osatuta daude, [[ur lurrin]]ik ez dutelarik. Badute, baita ere, baina oso kopuru txikian, beste kloruro batzuk (burnizkoa, kobrezkoa...), [[fluoruro]]ren batzuk, eta, batzuetan, su zurruztadak eragiten dituzten [[hidrokarburo]]ak.
* '''Fumarola azidoak''' (edo '''klorhidrosulfurosoak'''): ez dira aurrekoak bezain beroak: 300 eta 400 Â°C arteko tenperaturetan daude. Hau, laba koladen gaineko geruzatik irtetzen direlako da. Ur lurrin kopuru handia dute eta [[azido klorhidriko]] eta [[anhidrido sulfuroso]] zati txikiagoak.
* '''Fumarola alkalinoak''' (edo '''amoniakozkoak'''): erlatiboki hotzagoak dira, gutxi gora-behera, 100 Â°Ctara heltzen direlarik. Nagusiki, [[Azido sulfhidriko]], [[kloruro amoniko]] eta ur lurrinez osaturik daude.
* '''Fumarola hotzak''' (edo '''sulfhidrikoak''') Hamarnaka gradu gutxi batzuk baino ez dituzte lortzen, nagusiki, ur lurrinez osatuta daudelarik, anhidrido karboniko eta sulfuroso portzentajea txiki batekin.