Jeans: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
[[File:jeans for men.jpg|thumb|Jeansak.]]
 
'''Jeansak'''<ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua ''Hiztegi Batua'']]</ref> —[[Hego Euskal Herria]]n, ''praka bakeroak''— [[denim]] izeneko [[kotoi]]zko [[oihal]] sendo batez egindako [[praka]]k dira. ''Jeans'' izena [[ingeles]]etik dator, eta hizkuntza hartan [[Genova]] hiriaren izenetik hartu zuten, praka horien oihala (denima) Italiako hiri hartatik baitzetorren. [[XIX. mende]]an sortu ziren eta XX. mendeko erdialdera arte, langileen jantziak ziren. 1950eko hamarkadan, estatubatuar gazteen artean zabaldu zen [[beat]] azpikulturako jantzia izatera igaro zen, jantzi formalen aurkakoa. Aurrerago, [[hippie]] eta beste kulturek ere bereganatu zuten jantzia izan zen. Geroztik, jeansak mundu osoko [[moda]] informalaren ikur bilakatu eta jende guztiaren armairuetan dagoen jantzia izatera pasa da, bereziki gazteen artean. Zabalkuntza honek jeansen aldaeren ugaritasuna ekarri du: zabalak, estuak, luzeak, motzak, gerritik erorita... Zamarra eta bestelako jantzietara ere zabaldu da estiloa. Jeansak ekoiztu dituzten marka historikoetan [[Levi's]], [[Lee]] eta [[Wrangler]] daude.
 
== Erreferentziak ==