Frantses: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
[[Erromatar]]rek [[Galia]] konkistatu ondoren hitz egiten zen latinetik, [[latin arrunt]]etik, sortu zen lur hartako erromantzea. Gero, [[frankoak]] etorri zirenean, [[Galia]]ko iparraldeko erromantzea frantsesa bihurtu zen; [[Galia]]ko hegoaldean, franko gutxi izanik, erromantzea gutxiago aldatu zen. Horregatik, Frantzian erromantzeak bi multzo nagusitan banatuta daude: [[oc]] hizkuntza eta [[oil hizkuntza]]. Erromantzez idatziriko lehenengo testu ezaguna [[842]]koa da, eta latinetik erabat bereizitako hizkuntzan idatzita dago; hizkuntza horrek [[VIII. mende]]ra bitartean izandako bilakaeraren berririk ez dago. Hainbat gertaera historiko zela medio, [[Paris]]ko dialektoa (oil hizkuntza taldekoa) nagusitu zen, eta egungo frantsesaren —[[XVI. mende]]tik Frantziako estatuko hizkuntza ofizial estandarra denaren— oinarri bilakatu. Era berean, frantses estandarra [[okzitaniera]]ri (edo oc hizkuntza izendapena eman zitzaion hizkera multzoari) tokia jaten joan zitzaion.
 
[[Antzinako frantsesakfrantses]]ak (X-XIII. mendekoak) ezaugarri bereziak zituen, latinarekin alderatuz gero: bi deklinabide kasu, preposizioen erabilera handiagoa, artikuluaren sorrera, eta aditz jokoan eginiko aldaketak. XIV-XVI. mendeetan latina baztertu eta erabat frantsesa erabili zen literaturan, administrazioan, eta abarretan. Garai hartan, lexikoa aberastu (inguruko hizkuntzetara joz), deklinabidea desagertu eta, ondorioz, preposizioen erabilera nagusitu zen.
 
XVII. eta XVIII. mendeak frantses klasikoaren garaia izan ziren, eta literatura hizkuntza sortu eta kodetu zen: beste hizkuntzetatik hartutako lexikoa garbitu (eta azken batean lexiko aberastasuna murriztu) eta sintaxia finkatu zen. [[Frantziako Iraultza]]ren garaian nazio eremuko hizkuntz politika egin zen, eta eskoletan hizkuntza estandar bakarra irakasten zen, dialektoak eta Frantziako gainerako hizkuntzak baztertuta. Horixe izan da ondorengo erregimenek ere jarraitu duten politika.