Alkano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: be:Алканы
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
32. lerroa:
# Molekulan dagoen kate luzeena aurkitu, kate nagusia, eta izendatu egin behar da. Kate luzeenaren izena molekularen oinarrizko izena izango da. Molekula berean luzera berdineko bi kate edo gehiago badaude, kate nagusia ordezkatzaile edo adarkadura gehien dituena izango da.
# Kate nagusiari lotutako kate guztiak alkil ordezkatzaile bezala izendatu behar dira kate nagusiaren zein karbonotara lotuta dauden adieraziz.
# Kate nagusiko karbonoak zenbatu behar dira ordezkatzaileei ahalik eta zenbaki txikienak emanez. Ordezkatzaileak katearen muturretik distantzia berera badaude, ordenordena alfabetikoaren arabera eman ordezkatzaileei karbono zenbaki txikiena.
# Molekula berean ordezkatzaile bera behin baino gehiagotan agertzen bada, ''di-'', ''tri-'', ''tetra-''... aurrizkiak erabili. Aurrizki hauek ez dira kontutan hartzen ordenordena alfabetikoa aplikatzerakoan.
 
* '''Zenbait adibide''':
49. lerroa:
<br />
[[Fitxategi:Iupac-alkane-4.png|thumb|right|300px|1.- 3-etil-4-metilhexanoa (zuzena)<br /> 2.- 2,3-dietilpentanoa (okerra)]]<br />
Adibide honetan kate nagusia ondo aukeratzea garrantzitsua da. Lehen irudian kate nagusia hexano bat da, sei karbonoz osatuta, eta honek bi ordezkatzaile desberdin ditu (etil eta metil) katearen gune desberdinetan. Bigarren irudian kate nagusia pentano bat da bi ordezkatzaile (etil) berdinekin. Izendatzeko modu zuzena lehenengoa da, kate nagusia luzeagoa delako. Beraz, 3-etil-4-metilhexanoa izango da eta ez 2,3-dietilpentanoa. Ordezkatzaileak zenbakitzerako garaian alde batetik edo bestetik zenbatzen hastean muturretik distantzia berera daudenez, ordenordena alfabetikoa erabiltzen da (etil metilen aurretik).
 
[[Fitxategi:Iupac-alkane-5.png|thumb|left|250px|4-(1-metilpropil)oktanoa]]<br />
59. lerroa:
[[Zikloalkano]]ak izenak dioen bezala, alkano ziklikoak dira. Hauek izendatzeko kate nagusiaren karbono kopuruaren araberako izen egokiaren aurrean ''ziklo-'' aurrizkia jarri behar da. Eta ordezkatzaileren bat izanez gero, aurretik jartzen da alkil moduan.
 
Alkano arrunten kasuan bezala, ordezkatzaile bat baino gehiago dagoen kasuetan ordenordena alfabetikoaren arabera ahalik eta zenbaki txikiena ematen zaie, horretarako norabide egokia aukeratuz.
 
Batzuetan albo kate irekiak zikloak baino atomo gehiego dituenean edo molekula batek ziklo bat baino gehiago baditu, zikloalkanoa konposatu aziklikoaren ordezkatzailetzat hartzen da eta zikloalkil moduan izendatzen da.