Big Ben: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 88.11.152.126 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
10. lerroa:
== Dorrea ==
 
Antzinako Westminsterreko jauregia 1834ko urriaren 22ko gauean izandako sute batek suntsitu zuen. Haren ordez jauregi berri bat eraikitzeko diseinua [[Charles Barry]]k egin zuen, eta diseinu horretan zegoen sartuta dorrea. Jauregi berria eraikitzeko arkitektoen burua Charles Barry bazen ere, erloju-dorrearen diseinurako [[Augustus Pugin]]-engana jo zuen. Dorrea [[Gothic Revival]] estiloan dago diseinatuta, eta 19696,3 metroko altuera dauka.
 
Behealdetik hasita, erloju-dorrearen egituraren lehen 61 metroko zatia adreiluz egina dago, kanpoaldetik hondar-koloreko [[Anston]] kareharrizko estaldura batek bilduta. Dorrearen gainerakoa, goialderaino, burdinurtuzko egitura duen orratz bat da. Dorrea hormigoizko zolata karratu batean oinarrituta dago, alde bakoitza 15 metrokoa duena. Zolata horrek 3 metroko lodiera du, eta lurraren gainazaletik 4 metroko sakoneran paratuta dago.