Korčula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: bs:Korčula (ostrvo)
52. lerroa:
== Herriak ==
 
Korčulako hiriburua izen bereko '''Korčula''' herria da. 5.889 biztanle ditu, uharte guztiaren herena bertan bizi da. Harresiek inguratzen dituzte herriko kale estuak. San markosMarko katedrala da eraikinik esanguratsuena, eta estilo asko ditu bere barnean, erromanikoa, gotikoa eta veneziarra, izan ere 1301ean hasi zen eraikuntzak bost mende iraun baitzituen. Aipatzekoak dira Veneziako agintarien eta merkatari aberatsen jauregi eta etxeak ere.
 
'''Vela Luka''' herriak 4.380 biztanle ditu eta izenak ''kai handia'' esan nahi du. Bereziki aipagarria da ''Vela Spila'' (Leize handia), Europako leize prehistoriko garrantzitsuenetakoa baita. XIX mendeko [[Austriar Inperioa]]ren gotorlekua ere badu.