Canaletto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: be:Каналета
No edit summary
2. lerroa:
 
'''Canaletto''' —jaiotzako izena: '''Giovanni Antonio Canal'''— ([[Venezia]], [[Italia]], [[1697]] - [[1768]]) margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea izan zen. Canalettoren pinturaren ezaugarri nagusiak perspektiba eta konposizioa dira. Gaiei dagokienez, [[Venezia]]ko, [[Londres]]ko eta [[Ingalaterra]]ko landa-giroko [[paisaia]]k adierazten dituzten obrak dira bereziki aipagarriak: xehetasun handikoak eta oso giro berezikoak dira. Lan horiei esker, itzal handia izan zuen Canalettok ondorengo paisaia-margolarietan. Canaletto Veneziako paisaia-margolaritzaren bultzatzailea izan zen, eta garai hartako artista gailenetakotzat zuten. Eragin handia izan zuen, besteak beste, Belloto, Guardi eta Marieschi margolariengan.
 
 
== Bizitza ==
10 ⟶ 9 lerroa:
1720an, Veneziara itzuli zenean, alde batera utzi zuen eszenografia, eta hiriko ikuspegien margolaritza hasi zen lantzen, antzinateko arkitektura-osagaiak agertzen ziren ikuspegiena, hasieran batez ere.
 
Hainbat lan egin zuen [[Europa]]ko bildumazaleentzat, ingelesentzat bereziki, eta horrek eraman zuen [[Ingalaterra]]ko eta, batez ere, [[Londres]]ko ikuspegiak margotzera. Maisutasun handiz islatu zituen arkitektura-osagaiak, argi-itzalen arteko kontrastea eta lainoen eta lanbroaren efektuak. Obra aipagarriak ditu ''Veneziako lau ikuspegiak'' (1725-1726; Pillow bilduma, Montreal), ''[[San MarkosMarko plazarenplaza]]ren ikuspegiak'' (1726-1727; Windsor-eko gaztelua), ''Carita Eliza San Vitalko marmol-lantegitik'' (National Gallery, Londres), ''Ubide Handia Rialto inguruan'' eta ''Eskaleen ibaia'' (Crespi bilduma, Milan), eta abar.
 
[[Fitxategi:Canaletto Return of the Bucentoro to the Molo on Ascension Day, 1732. Royal Collection. Windsor..jpg|thumb|400 px|alt=''Bucintoro Molora bueltan Igokunde Egunean'', Canaletto|''Bucintoro Molora bueltan Igokunde Egunean'', Canaletto]]
16 ⟶ 15 lerroa:
1730 ingurutik aurrera, ikuspegi idealak alde batera utzi, eta ikuspegi errealak egiten hasi zen batez ere. Argitasunari dagokionez, irudi argiagoak margotu zituen. Orduan erdietsi zuen Canalettok bere lorpen handienetakotzat hartu den ''argi fenomenologikoa'': errealitatea ahalik eta xehetasun handienaz islatzeko argi egokia. Berezitasuna zuen, orobat, ''kamera optikoa'' erabili izana espazioaren errealitatea islatzeko eta ahalik eta margolan arrazional eta objektiboenak egiteko. Teknika horrekin leiar batek irudia proiektatzen du beira esmerilezko pantaila batean, eta margolana egiteko oinarri gisa erabiltzen da irudi hori. Horretaz gainera, formula zientifikoak erabili zituen irudiak eta arkitektura-osagaiak marrazteko.
 
Canalettok harreman estua izan zuen [[Joseph Smith]] bildumagile eta kontsularekin. Canalettoren hainbat obra esportatu zuen Smithek Ingalaterrara, eta hari eskaini zizkion Canalettok [[''San MarkosMarko plaza]]renplazaren ikuspegiak'' eta 1740 inguruan egindako [[Padua]]ko eta [[Brenta]]ko hogeita hamaika grabatuko saila, besteak beste.
 
1740an, [[Austriako Ondorengotzarako Gerra]] zela-eta, Veneziako bisitari-kopuruak nabarmen egin zuen behera, eta enkarguak urritu egin zitzaizkion Canalettori. Hori dela eta, Ingalaterrara aldatu zen Canaletto 1746an. Hamar urte egin zituen han, nahiz eta tarteka bidaiak egin zituen Veneziara (1750 eta 1753 urteetan). Londresen lan egin zuen oro har, eta [[Tamesis]] ibaiaren eta landa-eremuen ikuspegiak margotu zituen batez ere (Tamesis ibaia Whiteball Richmond Housetik ikusita, Badminton House, Warwick gaztelua, eta abar).