Apollo-Soyuz bateratzea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
No edit summary
1. lerroa:
[[File:Apollo-Soyuz-Test-Program-artist-rendering.jpg|thumb|right|300px|Apollo eta Soyuz ontzien arteko bateratze artistikoa]]
[[1961]]ko [[apirilaren 12]]an, Vostok 1 ontzi sobietarraren barruan, [[Yuri Gasgarin]] [[orbita|orbitan]] sartu zen lehenengo kosmonauta bilakatu zen. Horrez gero, apirilaren 12a jaieguna da [[Errusia|Errusian]] eta [[SESB|Sobietar Batasunekoak]] izandako hainbat herrialdetan. 23 egun geroago, Mercury misioan , [[Alan Shepard]] [[Kanpo-espazio|espaziora]] iritsi zen lehenengo [[Estatu Batuak|estatubatuarra]] bihurtu zen. Misio horretan, ez zen guztiz inguratu [[Lurra]], izan ere, hegaldi tripulatu honek [[Ozeano Atlantiko|Ozeano Atlantikotik]] [[Ozeano Barea|Ozeano Barera]] bidaiatu zuen, 15 minutuko hegaldia beterik. Halaber, [[1962]]ko [[otsailaren 20]]an, [[John Glenn]], [[Friendship 7]] ontzian, [[Lurra]] orbitatzea lortu zuen lehenengo [[Estatu Batuak|estatubatuarra]] bilakatu zen, hiru bira osatuta.
 
[[1962]]ko [[abuztuaren 11]] eta [[abuztuaren 15|15]] artean, bi tripulatzaileko lehenengo hegaldia [[SESB|SESBan]] burutu zen. [[1963]]ko ekainaren 16an, Vostok 6 ontzian, [[Valentina Tereshkova]] [[Kanpo-espazio|espaziora]] heldu zen lehenengo emakumea bilakatu zen. Korolev iraupen handiagoko Vostok misioak prestatzeko asmotan ibili zen baina Apolo programaren iragarpenaren ostean [[Jruschchov]] lehenengo ministroak puntako kargu handiagoak eskatu zituen. 1964ko urriaren 12an, tripulatzaile anitzako lehenengo hegaldia [[SESB|sobietarren]] [[Vosjod 1|Vosjod 1 ontziak]] egin zuen. Komarov, Feoktistov eta Yegorov astronautak eraman zituen ontzia [[Vostok|Vostok espazio-ontziaren]] bertsio eraberritua izan zen. Hegaldi hura oso nabarmena izan zen, tripulatzaileek estreinakoz espazio jantzirik gabe iraun zutelako.