Bielefeldeko konspirazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Bielefeld-eko Konspirazioa artikulua sortu.
(Ez dago alderik)

00:48, 26 apirila 2012ko berrikusketa

Bielefeld-eko Konspirazioa 1994an abiatu zen meme satirikoa da, eta Alemaniako Internet erabiltzaileen artean neurri bateko arrakasta duena. Alemaniako Ipar Renania-Westfalian dagoen 300.000 biztanleko Bielefeld hiria ez dela existitzen defendatzen dute.

Sinopsia

 
Bielefeld-eko bista, Alemanian.

Bielefeld hiria ez dela existitzen da tesi nagusia. Uste honen arabera, hiri hau existitzen dela pentsatzea Alemaniako Gobernuak bultzatutako desinformazio kanpaina eta konplot baten ondorioa da. Hori demostratzeko, hiru galdera proposatzen dituzte:

  1. Ezagutzen al duzu Bielefeld-eko inor?
  2. Izan al zara sekula bertan?
  3. Ezagutzen al duzu bertan izan den inor?

Galdera horiei jendearen gehiengoak ezezkoa erantzuteak hiri hau ez dela existitzen "demostratzen" du beren ustez. Eta hauetako batenbati baiezkoa erantzun badio inork, pertsona hori konspirazioaren parte dela susmagarria izan liteke.

Memearen bultzatzaileentzat ez daude argi konplotaren arrazoiak. Zenbait bertsiok defendatzen dute CIA edo Mossad bezalako erakunderen batentzat tapadera lana egiteko esan nahi dutela autoritateek hiri hori existitzen dela, baita estralurtarrak ere egon daitezkeela atzean, eta hiriko unibertsitatearen eraikinak extralurtar hauen Objektu Hegalari Ezezaguna gordetzeko erabiltzen dutela.[1]

Erreakzio ofiziala

Hiriak beste lurraldeetan irudi publikoa bultzatzeko kanpainak egin arren, zenbaitetan kanpainen emaitzak kontraeraginkorrak izan dira. Adibidez, 1999an, memearen sorreratik bost urtera, herriko autoritateek prentsa ohar bat argitaratu zuten Bielefeld gibt es doch! izenburupean: "Bielefeld existitzen da!"). Hala ere, argitalpenak apirilaren 1eko data zeukan, bertako «Aprilscherz» edo inozente eguna. Txantxaren zaleek kointzidentzia hau baliatu zuten "proba" gisa beren tesia defendatzeko.

Bielefeld-ek ez du lortu bere ikusgarritasuna Alemanian zabaltzerik. Egoera anormala da bere tamainako hiri batentzat eta memearen zabalkundea baino aurretik, zenbait txisteren iturria zen.

Erreferentziak