Frank Lloyd Wright: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: mhr:Фрэнк Ллойд Райт
25. lerroa:
 
'''Frank Lloyd Wright''' (Richland Center, [[Wisconsin]], [[estatu Batuak|AEB]], [[1867]] [[ekainaren 8]] – Phoenix, [[Arizona]], [[1959]] [[apirilaren 9]]) arkitekto estatubatuarra zen, [[XX. mendea]]ren lehen erdiko [[arkitektura]]n eragin handia izan zuen.
 
== Biografia ==
Frank Lloyd Wright Wisconsinen jaio zen, 1867ko ekainaren 8an. Bere arbasoak irlandesak ziren, eta bere aitona Estatu Batuetara joan zen bertan lan egitera. Bere amaren familia ugaria zen, eta bere aitonaren lanak emandako fama zuten. Wrighten aita elizgizona zen, eta baita musika maitalea ere. Musika arloan oso zorrozki irakatsi zuen mutila hasiera batean, baina hau pixka bat heldututakoan bere familia abandonatu zuen, Wright bere amaren karguan utzita. Diruz eskas zebilen familia eta Writhen amak bere neba Josephen gana bidaltzen du umea, bere osabaren baserrian lan egin dezan. Baserri hartako bailara luzeetan hartzen du Writhek naturarekin estutasun handia, eta baita lanak eskatutako esfortzua baloratzen ikasten du. Bi uda igarotzen ditu baserri hartan lan egiten, eta hauek igarota unibertsitatean matrikulatzen da, ingeniaritza ikasketak egiteko. Hala ere, unibertsitateko ikasteko era berarekin bat ez datorrela erabaki eta Chicagora habiatzen da bere karrera hastera. Bere osaben famaz jabetua dago baina, hauen laguntzarik nahi ez duenez, bera bakarrik joaten da arkitektura estudiotara lan bila. Laister lana aurkitzen du Silsbee arkitektoaren estudioan. Bertan ikasten hasten da, baina ez da denbora luzea igaro estudioak irakatsi dakizkioken kontzeptuak jada ikasi dituelaz konturatzen denean eta orduan Adler eta Sullivanen estudiora habiatzen da lan eske. Erakusten dituen irudilaritza gaitasunengatik Sullivanek bere lan estudioan onartzen du, eta azkenik, bere eskubi-eskua bihurtzen da.
 
 
 
== Ezaugarriak ==
34 ⟶ 39 lerroa:
* Materialen natura: eraikuntzako material guztiek bere ezaugarriak erakutsi behar dituzte eta ekidin behar da hauen itxura aldaketa. Kontzeptu honek dakar materialen erabilpena ere egiturarekin zintzoa izan behar dela.
 
Nolanahi ere, berak definitzen dituenez gain, bere testuingurutik emandako hainbat ezaugarri jaso zituen ere: Amerikan lurzoruaren hedadura handiak, ia mugaezinak, eragiten du eraikuntzaren plantaren hedadurararekiko ardura gutxi izan ahal izatea; Ipar Amerikako garaiko gizartearen indibidualtasuna; Errepublika aske bat, etxe eta orubedun hiritarrez osatzen zenaren Jeffersonen ideiak ere eragina zuen tokiko eta garaiko pentsamoldean. Hemendik lur jabetzarekiko lotura. Planteamendu hauek, hedapenaren ideiarekin batera ezaugarritzen da Wrighten arkitektura.
 
== Garaiak ==