Antzinako Greziako arkitektura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: la:Architectura Graeca
4. lerroa:
'''Greziar arkitektura''', [[Antzinako Grezia]]ren zibilizazioak garatu zuen [[arkitektura]] da. [[K. a. 776]]tik [[I. mende]]ra arte garatu zen.
 
aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa
== Kokapena ==
Greziar zibilizazioa mende luzeetan garatutako eragin ugariz loratzen da. Greziar zikloan, bi garai nagusi bereizten dira, aurrehelenikoa eta greziarra:
* Garai aurrehelenikoa.
** [[Zibilizazio minoiko]]a ([[K. a. 2000]] - [[K. a. 1400]] ggb.)
** [[Zibilizazio mizenastarra]] ([[K. a. 1600]] - [[K. a. 1100]])
 
* [[Antzinako Grezia|Zibilizazio greziarraren]] garaia.
** Aro Arkaikoa ([[K. a. 776]] - [[K. a. 480]])
** Aro Klasikoa ([[K. a. 480]] - [[K. a. 323]])
** Aro Helenistikoa ([[K. a. 323]] - [[I. mendea]])
 
=== Zibilizazio minoikoa ===
[[Zibilizazio minoiko]]a ([[K. a. 2000]] - [[K. a. 1400]] ggb.) egun greziarra den [[Kreta]] uhartean garatu zen. Mitologiaren arabera [[Zeus]] eta [[Europa jainkosa|Europaren]] seme [[Minos]] erregearen gidaritzapean. [[Arkitektura minoikoa]] beraz [[Europa]]n dugun lehen erreferentzia da.
 
=== Zibilizazio mizenastarra ===
[[Zibilizazio mizenastarra]] ([[K. a. 1600]] - [[K. a. 1100]] ggb.), [[akea]]rrek, [[eolia]]rrek eta [[jonia]]rrek egungo [[Peloponeso]] inbaditu zutenean abiatu omen zen. [[Doria]]rren inbasioekin, mizenastarrak [[Anatolia]]ra jo behar izan zuten. Ordutik aurrera Grezia bitan banaturik gelditzen da: Doria (Grezia kontinentala eta Kreta) eta Jonia (Anatoliako kostaldea eta zenbait uharte). Arkitektura mizenastarrak beraz hedapen handiagoa izan zuen.
 
=== Zibilizazio greziarra ===
[[Antzinako Grezia]]ren arkitekturak [[Arkitektura minoikoa]]ren eta batez ere [[arkitektura mizenastarra|mizenastarraren]] eragin handia jaso zuen.
 
[[K. a. 1100]]. urtetik [[K. a. 800]]. urtera arteko epealdiak, ''garai iluna'' izena jasotzen du. Aldaketa garaia da. Epe honetan ez da idazkirik. Gizartea era berrian sailkatzen da, hiriak hiri-estatuak edo [[Polis]]ak ziren, eta erregearen agintea aristokrata multzoek hartzen zuten.
 
Garai mizenastarreko eraikuntza nagusiek ere eraldaketak izan zituzten: gotorlekua santutegian bilakatu zen; jauregia edo [[Megaroi]]a [[greziar tenplu|Tenpluak]] ordezkatu zuen, eta erregearen etxea izatetik jainkoaren etxera izatera igaro zen. Hiria beraz bitan banatzen zen: [[Akropolis]]a - hiriaren alderik garaiena, santutegiaren kokaleku – eta [[Metropolis]]a – beheko aldea, hiritarren egoitza –
 
[[Homero]] poeta greziarraren garaian pizten da zibilizazio greziarra. Homeroren poemei esker jaso dugu kultura greziarraren mitologiaren hein handia.
 
[[K. a. 776]]. urtean ospatu zen lehenengo [[Olinpiada]], eta data hau erabiltzen da Antzinako Greziaren zibilizazioaren hasiera ofiziala definitzeko.
 
== Eraikuntza sistema ==