Mary Anning: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
85.85.191.253(r)en 2835007 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
187. lerroa:
 
[[1999]]an, Anningen jaiotzaren 200. urteurrenean, historialari, paleontologo, fosil-bildumazale eta Mary Anningen bizitzan interesa zutenen arteko batzar internazional bat ospatu zen Lyme Regisen. [[2005]]ean Mary Anningen faksimile bat eraiki zuten Londresko Historia Naturalaren Museoan euren laginak zaintzeko pertsonaia garrantzitsuetako bat bezala. Carlos Linneo, Dorothea Bate eta William Smithekin batera aurkitzen da. <ref>{{en}}http://www.ucl.ac.uk/prehistoric/reviews/05_11_shindler.htm</ref> [[2009]]an Tracy Chevalierrek ''Remarkable Creatures'' izeneko nobela historikoa idatzi zuen, non Anningen bizitza eta bere zein Elizabeth Philpoten aurkikuntzak kontatzen diren.
 
Sariak eta Esker onak
Maryren aurkikuntzak gaur egun onartuen dagoen teoria nagusiaren frogatzat hartzen dira. Hau da, Jurasikoan gertatu ziren dinosaurio eta hainbat ezpezieen desagerpenari buruzko teoriaren frogak. Guzti honengatik eta esker onean,
1)Bere aurkikuntzak beste aurkikuntza batzuekin batera Londreseko Historiako Museoa Naturalean daude.
2) Gaur egun bere herrian, bizi bere etxean eta fosil denda izan zuen lekuan Lyme Regisen museoa da.
3) 1846ko uztailan, hil baino hilabete batzuk lehenago, Geologiako Elkartearen ohorezko kidea izendatu zuten. Elkarte honen lehendakaria Sir Henry de la Beche lagun ona zen eta ohorezko kidea izendatzearen arrazoi nagusiena zera izan zen: bere bizitzan zehar hainbat geologoei emandako laguntza. Esan behar da Geologiako Elkarteak ez zituela emakumeak era “normalean” onartu 1904. urterarte.
4) Hil baino bederatzi urte lehenago, “British Association for Advancement of science” eta “Geological Society of London”en laguntzarekin, urteroko ondainsari bat jaso zuen zientziari eskeini zion denbora eta behaketa saritu nahirik. Izan ere, Maryk egin zuen inbertsio txar baten ondorioz 300 libera galdu zituen eta berriro ere ekonomikoki oso egoera txarrean zegoen. Hori izan zen “annuity” delako urteroko paga moduko hori jasotzearen arrazoia.
5) Dorset Countyko museoaren lehenengo ohorezko kidea izan zen.
6) 1840ko hamarkadan Louis Agassiz, fosiletan aditua zen suizar-amerikar batek bi fosil espeziei, Acrodus anningiae eta Belenostomus anningiae izena jarri zien Maryren omenez
7) 2005. urtean, Historia Naturalaren Museoan, museoren zati bati bere izena jarri zioten. Bertan bere aurkikuntza batzuk agertzen dira.
8)Geologiako Elkarteak dirua eman zion Lymeko elizari, bertako elizan beirazko lehio berezi bat egin zezaten.
 
Zera dio behean agertzen den lehioaren inskripzioak: “Lehio hau Mary Anningen omenez egina dago, eliza honen partaidea, 1847. urteko martxoaren 9an hil zena eta bikarioak eta Elkate Geologikoaren kide batzuengatik egin zen zera gogoratzeko: bere balioa geologiaren zientzian eta baita bere bihotz ona eta laguntasuna bizi osoan zear.” Izatez, bibliaren pasarte onetan Esker Ona ageri da, hau da, Jesus gaisoari jaten ematen, egarri denari edaten ematen, arropa ematen biluzik daudenei, etxerik gabe daudenei etxera gonbidatzen, presoak bisitatuz eta gaisoei bisitatuz.
 
 
Mary Annigen lehioa, St Michaeleko eliza.
 
Zientzialariaren gizarte-eta kultura jarduera, interesak eta zaletasunak
Mary Anning esana dago geologia, paleontologia eta fosilen inguruan bizi izan zela. Ez zen inoiz ezkondu eta denbora gehien bere fosil maitatuak aurkitzera, ikertzera, sailkatzera, margoztera eta behatzera eskeini zion.
1820. hamarkadan, bere neba Joseph fosilak batzeari utzi zion eta beste ikasketa batzuk egitera joan zen. Hala eta guztiz Mary, 1843rarte beti baten batekin bizi izan zen. Urte horretan bere ama hil eta Mary bera hil arte, bera bakarrik bizi izan zen azkenengo urteetan.
Badirudi Lyme Regisetik bakarrik behin atera zela. Txango horretan Londresera joan zen eta beti bezela bere lan-zaletasuna gogoan, lanari buruzko hitzaldi batetara joan zen.
Kristau fededuna izan zen eta ahal zuen neurrian bere eliza kristauari “dissenters” (desadostasunekoak euskaratu ahal genuke) lagundu zion bai ekonomikori bai elizaren gauzak eginez. Hala eta guztiz, eta bere aita Richardek egiten zuen bezela, “dissenters” hauentzat ere eskandalogarriak ziren gauza batzuk egin zituen. Adibidez, mezako asteko egun garrantzitsuenean, igandean, fosilak bilatzera joan.
1830. hamarkadan “Kongregazioko Eliza” utzi eta kristau adarrez aldatzen da. Anglikanoak diren Ingalaterrako kristau adar nagusiaren partaide bihurtzen da.
Badirudi bere betiko eliza bertan behera uzteko arrazoi ezberdinak egon zirela:
1) Kongregazioko Elizara gero eta jende gutxiago joaten zen, bertako abadea zena, Maryren laguna eta baita ere fosil biltzailea, 1828an Amerikako Estatu Batuetara joan zen esklabutzaren kontra egitera. Bere ordezkoa ez zen hain gustokoa bihurtu elizako gainorekoentzat.
2) Beste arrazoi bat eliza nagusiaren indarra eta begirunea zen. Gainera, geologo ospetsuenak bertako partaide ziren eta geologo batzuk ere bertako abadeak ziren.
Hala eta guztiz ere, Mary, bihotzeko fededun leial bat bezela, bere eliza berria zaharra bezela lagundu eta apoiatu zuen.
Kristaua izateak ez zion gauza batzuetan itsutu. Itunean dioen moduan, Jaungoikoak lurra sei egunetan sortu zuen. Nahiz eta Itunak hau esan, bere lehenengo eliza geologiari garrantzia ematen zion eta baita ere ikasketei. Bere “betiko” elizak ez zion sei eguneko sorrerari garrantzi gehiegirik ematen. Beraz, muga mentalak ez zituen oso gogorrak eta horrela teoria eta ikuspuntu berriak asmatu edo onartu ahal zituen.
Geologo batzuen iritziz, aurkitutako fosilen laguntzarekin, Maryk, animalia horiek nola bizi al ziren esaten zuen. Egin kontu, positibismoak indar handia zuen garai honetan eta batez ere garai horretako biztanleria zuen pentsamenduaren barruan ez zen planteatzen ere ez egiten ideia horiek. Hau da, hezur batzuk ikusi eta hezur horien jabeak izan ziren animalia horiei buruzko bizitza mota, janaria, ohiturak eta abar luzeari buruz teoriak botatzea guztiz berritzailea zen garai hartan.
 
== Erreferentziak ==