Mary Anning: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
122. lerroa:
Geroago, elkarteko beste zenbait kidek haren omenean Lyme Regiseko Jaun Done Mikel parrokia-elizan ezarri zen beiratea egiten lagundu zuten. Leihoaren inskripzioak honela dio:
 
{{aipu|''Leiho hau Mary Anningen memoriari kontsakratua dago zeina parrokia honen partaide zen, 1847ko martxoaren 9an hil zen eta Londresko Elkarte Geologikoko kide batzuek eta bikarioak euren mailara igotzen duten geologia zientziaren sustapenean eman duen onuragatik oroituz, baita bere bihotzaren ontasunagatik eta bizitzako zuzentasunagatik ere.''<ref>{{esen}}Beiratearen itzulpena da. Testu originalak horrela dio: This window is sacred to the memory of Mary Anning of this parish, who died 9 March AD 1847 and is erected by the vicar and some members of the Geological Society of London in commemoration of her usefulness in furthering the science of geology, as also of her benevolence of heart and integrity of life</ref>}}
 
Beirateak erruki lanak irudikatzen ditu, hots, gose denari jana ematea, egarri denari edaten ematea, biluzik dagoena janztea, etxerik ez duena etxean hartzea eta preso eta gaixoei bisitatzea.
186. lerroa:
Anning nobela historikoetako pertsonaia modura ere agertu da, agian ezagunena John Fowlesen ''The French Lieutenant's Woman'' ([[1969]]), [[1981]]ean zinemara eraman zutena. Fowles konturatu zen zientzialari ingeles bakar batek ere inoiz ez ziola espezieren bati Anningen omenezko izenik eman. Haren biografoetako batzuek nabarmendu dutenez, Buckland eta Roderick Murchison bezalako geologo askok Anningen aurkikuntzak erabili eta euren izenak jarri zizkieten espezie fosil batzuei. [[1840]]ko hamarkadan, ordea, Louis Agassiz arrain fosilen adituak Acrodus anningiae eta Belenostomus anningiae izenak eman zizkien bi arrain espeziei, eta beste bati haren lagun Elizabeth Philpoten izena jarri zion. Agassizek eskerrak eman nahi zizkien 1834an Lyme Regisera joan zenean bi emakume haiek eskaini zioten laguntzagatik.
 
[[1999]]an, Anningen jaiotzaren 200. urteurrenean, historialari, paleontologo, fosil-bildumazale eta Mary Anningen bizitzan interesa zutenen arteko batzar internazional bat ospatu zen Lyme Regisen. [[2005]]ean Mary Anningen faksimile bat eraiki zuten Londresko Historia Naturalaren Museoan euren laginak zaintzeko pertsonaia garrantzitsuetako bat bezala. Carlos Linneo, Dorothea Bate eta William Smithekin batera aurkitzen da. <ref>{{esen}}http://www.ucl.ac.uk/prehistoric/reviews/05_11_shindler.htm</ref> [[2009]]an Tracy Chevalierrek ''Remarkable Creatures'' izeneko nobela historikoa idatzi zuen, non Anningen bizitza eta bere zein Elizabeth Philpoten aurkikuntzak kontatzen diren.
 
== Erreferentziak ==