«Errugbiaren Historia Euskal Herrian»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Ikurriña Biarritz Olympique.jpg|thumb|400px|left|[[Ikurrina]] bat eta [[Biarritz Olympique]] Pays Basque-n ikurra. Talde euskaldunak, 2005-2006ko Frantziako Txapelketa lortu izanaren ospakizunak.]]
 
[[Euskal Herria]]n, [[Errugbi]] modernoa lehenengoz [[XIX. mendea]]ren amaieran agertu zen [[Ipar Euskal Herria]]n. 1897. urte aldera, Baionako Lizeoko Errugbi Taldeko jokalari izan nahi zuen 20 urtetako gazte Landatar baten albiste badugu. Errugbiko jokalari hauek [[Baionako Harresienharresiak|Baionako harresien]] inguruan zuten errugbi zelaia, eta gara hartan, beste Baiona eta Biarritz-eko errugbi taldeen aurka lehiatzen ziren. 1898. urtean, Biarritz-Sporting-Club et de l'«Amicale des anciens de Jules-Ferry » taldea sortu zen. 1902. urtean « Biarritz Stade » zelaian jokatzen zutelarik, 1913ko apirilaren 26an Biarritz-Sporting-Club taldearekin batu eta Biarritz Olympique behin-behineko izena hartu zuten.
 
Inolako zalantza edo ezbairik gabe, ohitura handiagoa dago [[Ipar Euskal Herria]]n kirol honetan [[Hegoalde]]n baino. Izan ere, [[Frantzia]] eta [[Europa]] mailan emaitza onak lortu ditu azken urteotan [[Biarritz Olympique]]ko taldeak. [[Aviron Bayonnais|Baionako Aviron]] ere aritzen da Frantziako lehen mailan. Beste zenbait errugbi talde: [[U.S. Nafarroa]] ([[Donibane Garazi]]/[[Baigorri]]), [[Sport Athlétique Mauléonais]] ([[Maule]]), [[Saint-Jean-de-Luz Olympique]] ([[Donibane Lohizune]])...
2.177

edits