François Rabelais: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: an, az, be, bg, br, bs, ca, cs, cy, da, de, diq, el, en, eo, es, fa, fi, fr, gl, he, hr, hu, hy, ia, io, is, it, ja, ka, ko, la, lt, mk, mrj, nl, nn, no, oc, pl, pt, ro, roa-rup, ru, sco, sh, sk, sr, sv, tr, uk, vi, zh
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Francois Rabelais - Portrait.jpg|thumb|alt=|François Rabelais]]
 
Idazle frantsesa (La Devinière, Chinon-etik hurbil, 14831494 - Paris, 1533). Frantziskotarren ordenan sartu zen lehenik, eta beneditarren ordenara aldatu zen 1525ean. Medikuntzako ikasketak egin zituen Montpellierren, eta ospe handia lortu zuen han mediku gisa. Ekonomia-arazoengatik Lyonera joan zen, eta han argitaratu zituen 1532an Hipokratesen ''Aforismoak'', eta ''Pantagruel'' bere lehen eleberria. Erroman egon ondoren, Lyonera itzuli zen, eta ''Gargantua'' eleberria kaleratu zuen (1534). Italian egon zen bigarrenez, eta, Frantziara itzulita, medikuntzako ikasketak amaitu zituen, Montpellierren. 1546. urtean, Margarita Nafarroakoari opatu zion ''Pantagruel'' bildumako hirugarren liburua. Sorbonak heretikotzat jo zuen liburua, eta Metzeko hirira erbesteratu zen lehenik, eta Lyonera itzuli zen ondoren, ''Pantagruel'' bildumako laugarren liburuko lehen kapituluak argitaratzera. Parisen eman zituen azken urteak, eta 1562. urtean argitaratu ziren bosgarren liburuko lehen hamabost kapituluak. 1654. urtera arte, ez zen bilduma osatua kaleratu. Idazle humanista izan zen, parodiaren bidez bere garaiko arazorik larrienak plazaratzen zituena. Fede handia erakutsi zuen gizakiaren izaerarekiko eta zientziarekiko, eta kritika zorrotzak egin zizkion Elizari eta hark bultzatzen zuen hezkuntza-sistema atzerakoiari. Errukirik gabe satirizatzen zituen dogma guztiak, eta kristautasun humanista defenditu zuen, muturreraino eramandako kristautasunaren eta protestantismoaren aurrean. Literatura satirikoaren maila gorena lortu zuen ''Pantagruel'' eta ''Gargantua'' obra ospetsuekin. Euskarazko hitzak sartu zituen bere ''Gargantua'' liburuko 5. kapituluan, eta ahapaldi osoak ''Pantagruel'' obran (2. liburua, 9. kapitulua).
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}